Kalami zazpikiak, Sauroni (II)

Kalami zazpikiak, Sauroni (II) –

Sauron,

Kalami zazpikiak, Sauroni (II)Joan zinenean bezalaxe, udaberriarekin batera, iritsi zaigu Jule etxera. Agur esan genizula urtea bete den honetan etorri da. Eta huraxe izan zen Elgoibarko Musikaren Etxean egin zizuten omenaldian egon ez izanaren arrazoia. Bizi berria bedi gure omenalditxoa.

Urtebete igaro da, eta gugan jarraitzen duzu. Hemen ez dira gauzak asko aldatu, eta ez dirudi gehiegi aldatuko direnik. ZuZeuko korridore, eskaratze eta gelak garbi daude. Urkok ondo zaintzen ditu lorategiak eta Ritxik bulegoan jarraitzen du puritoak erre eta zazpikia gobernatzen. Anartz, Hatxen eta hirurok ere bagabiltza. Asmo eta gogorik ez zaigu falta. Iñakok Biltzar Ttipian segitzen du, lasai. Orain Kubara joan den arren, ez du Martinekin egoteko denbora edo asmorik, eta ez dut uste esklusibarik ekarriko duenik, ala agian bai, harekin ezin asmatu. Lantzean behin, kopa hotsak entzuten dira gazteluan eta marmitakoa prestatzen ausartzen ez bagara ere, mahaiaren bueltan elkartzen segitzen dugu. Eta topa egiten zure alde.

Kataluniako egoera bihurritu da, eta mediterraneoko haizeek ez dakarte ezer onik. Puigdemont atxilotu dute Alemanian. Urkulluk euskara asmatuan idazten ditu mezuak bere Facebookean. Handia filmak 10 Goya sari irabazi zituen eta euskal zinema modan dago. Sautrela amaitu zen baina Yolandak aurkezten duen Arte[Faktua] saioak hartu du testigua. Arcon lagun batek baino gehiagok bota zaitu faltan. Bide batez, Alainen partez muxu haundia.

Partitu zenuenean bezalaxe, aurten ere loratuko dira gereziondoak. Haziko da baratzea udaberriaren epelera. Eta egingo dugu osteratxoa Gaztelura, Erroizpeko magalera.

Besarkada,

Kalami Zazpikia

Kalami zazpikiak, Sauroni (II)
gutuna, Hasier Etxeberria, Sauron, urteurrena, zuzeu
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude