Kafeina


Sabaiari begira zaude. Burua okertu eta segapotoko botoia sakatu orduko jakin duzu jada 01.00ak direla eta lo behar zenuekeela egon. Ametsen batean sartuta, norbaiten bila. Norbaitekin.

Horren ordez sabaiari so zaude. Kafeinaren eragina izango ote den egin duzu gogoeta, ea ez ote duzun izango jada insomnio kronikoa. Ez. Atzo lo zinen honezkero, Kubako casa de la trova batean tresa jotzen. Ondo jotzen gainera.

//Bizkarrez nahi duzu izan gorputza, estutzeko, samia usaintzeko. Muxu ttipi bat uzteko belarri ertzean; zaratarik egiten ez duten horietakoa. Irriparre bat sentitzeko beste aldean. Zilbor aldera laztan bat luzatzeko, leuna. Arnasa… beroa… hotzikara bapatean//

Badira kafeina baino droga gogorragoak.

Ekaitza bainuontzi batean

2 pentsamendu “Kafeina”-ri buruz