John Fante jauna (Al oeste de Roma eta Pregúntale al polvo)

220px-johnfante.jpgJohn Fante (1909-1983)

Nire lanbidea ederra da, ez dut uste munduan niretzako hoberik egon litekeenik, itsas-portu batean sardinak txingarretan erretzen ez bada. Baina, egia, kokoteraino amaitzen dut euskaraz irakurtzeaz. Ito bezala egiten naiz hainbeste irakurri beharraz eta opor garaia profitatzen dut gazteleraz irakurtzeko edo, bederen, ohikoa baino dosi handiagoetan aritzeko. Ez dago ezer niretzat arbolapean etzan eta eleberri batean ordu batzuk pasatzea bezalakorik. Alla cuidaos, irakurleak gero eta gutxiago badira munduan. Euren kaltean, nire ustez. Eta horrela iritsi zitzaidan esku artera liburu hau, Anagramakoek igorrita, Sautrelak amaitu baino apur bat lehenago:

pn670.jpg

Bi kontakizun dira AL OESTE DE ROMA honetan, eta bietan lehenengoa MI PERRO IDIOTA izenekoa, aparta iruditu zait. A ze gozamena! 60ko hamarkadan, Molise izeneko aita amerikar baten gora beherak kontatzen ditu. Gidoilaria da Hollywooden. A ze grazia! A ze gizarte erretratua! A ze algarak egin nituenak! Errukia eta egoismoaren arteko mugak, ironiaz kontatuak… Putakume galanta Fante, artista ikaragarria, indarrez eta ahalmenez gainezka beti. Bigarren kontakizunak, LA ORGIA izenekoak, ez zidan txintik egin. Eta liburua irakurri berritan, Justo Navarro idazlearekin hizketan, (FINALMUSIK bere eleberri ederraren karietara), harriturik aitortu nion entzuterik ere ez neukala FANTEri buruzkorik, eta barkatzeko inorantzia, baina izugarria iruditu zitzaidala MI PERRO IDIOTA delakoa. Eta berak: “Fante, el ecritor favorito de mi epoza”, esan zidan grazia handiz. Hala ba, herenegun erosi eta gaur bukatu dut PREGUNTALE AL POLVO (Compactos) patrikako liburua, hau ere Fanterena, Bukowski-ren aitzin solas eta guzti. Bukowski zaharrak aitortzen du bertan, berarentzat liburururik eraginkorrena izan zela Fanteren hau.

sem-fante11.jpg

Ziztu batean irakurri dut eta ulertu dudala, uste dut, Bukowskik esan nahi duena: bizitza literatura egitearena, indarrarena… Ulertu dut, halaber, Fantek garai hartan ekarri zuen berritasuna, baina, zer nahi duzue esatea, ez zait gehiegi gustatu eleberria. Ongi dago pertsonaia, Arturo Bandini izeneko idazle makarronia, primerakoa da. Baina ez zait batere interesatu liburuan ardatz diren emakumeekiko harremanak. Idatzi zuen urtean irakurri izan banu (1939), segur elektrokutatuko ninduela, baina 2007an, zaharregi gaude kontu batzuetarako. Hala ere, zin dagit, kristoren idazlea dagoela Fanterengan, eta bere lan pare hau ezagutu eta gero, askoz ipotxagoak iruditzen zaizkidala Carver eta konpainia. Baita Capote bera ere.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

4 pentsamendu “John Fante jauna (Al oeste de Roma eta Pregúntale al polvo)”-ri buruz

  • Ez najuan ezagutzen blog hau, baiña nere irakurketa zerrendara gehitu juat. Egon nok begira idatzitako zer edo zer eta… honekin kezkatuta-edo geratu nok: “Baina, egia, kokoteraino amaitzen dut euskaraz irakurtzeaz. Ito bezala egiten naiz hainbeste irakurri beharraz eta opor garaia profitatzen dut gazteleraz irakurtzeko edo, bederen, ohikoa baino dosi handiagoetan aritzeko.”

    Zer esan gura jok horrek? (Klaro, gura badok erantzuteko eta gura ez bok ba besterik barik).

  • Iban, esan nahi jok, nire lanaren halakoagatik, ia urte osoan, euskaraz irteten den literatura guztiari edo gehienari begira egoten naizela, astero irakurri “behar” izaten ditudala pare bat liburu edo gehiago, eta beti ez direla atsegin hutsez hartutakoak izaten.

  • Iban Arantzabal 2007-07-23 11:43

    Eskerrik asko erantzutiagaittik.

    – “Oporrak = dibertimendua = irakurketa gazteleraz” formula ikusi juat eta lehen esandako moduan baitta kezkatu be.

    – Eta segi pentsatzen eta ” lana = sufrimendua = euskal literatura”.

    Eta klaro, esan jotsat nere buruai: Baiña Hasierrek zer esaten jiharduk?

    Ba horixe. Oporrak hortxe jaozak, “beharra izan barik” irakurtzeko, hizkuntza dana dalakua izanda be. Opor onak izan!

  • […] Hiruzpalu liburu irakurri dizkiogu John Fante-ri, geu ere bizitza guztian arrakastarik ezagutu ez zuen idazlea berpizteko modan sartuta. Liburu bakoitzarekin harritu gaitu Fantek. Honekin ere bai. Gozamena da gizon honen begirada zorrotza eta ironikoa. Bere buruarekin, lehenbizi. (Hurrengo batean hitz egingo duzugu luzeago liburu honetaz, baldin eta gaur baino zuzpertuagoak bagaude. Amen). zabaldubildudel.icio.us […]