Jesusen justizia soziala

Jesusen justizia soziala

Teoriak esaten duenez, azalpen testuetan definizioak dira garrantzitsuena. Adibideak ez, hobeto ulertzeko daude; baina laburpena egiten badugu, kendu ditzakegu. Etxean gauzak irakasteko bide ezberdina hartu zuten. Batzuetan, ez zizkiguten gauzak azaltzen, adibideak ematen zizkiguten. Batik bat, aitak. Hark denda bat zuen eta enplegatu batzuk zituen. Batzuetan, beraien etxera ezagutzera eramaten ninduen. Ez zidan esaten egin nahi zuena, soilik, berarekin joatera gonbidatzen ninduen; eta joaten ginen. Zergatik egiten zuen hori? Normalean, bere enplegatuek diru gutxi zeukatelako eta hark etxea egiten laguntzen zien. Hala ere ez zidan hori esaten, erakutsi baizik.

Jesusen justizia soziala

Bere aldetik, amak erlijioaren ikasbide onenak utzi zizkidala esaten dut, arrain eta ogien istorio hori ondo ulertu zuelako. Txikitan, bederatzi urte arte, mojen eskola batera joan nintzen eta, jakina, erlijioa oso gauza inportantea zen. Behin garizumaren garaian, ostiraletan ezin genuela haragirik jan esan ziguten. Momentu hartan, etxera iristean, amak urdaiazpikoa eman zidala gogoratzen dut (hemengo salchichón primavera). Nik, bost edo sei urterekin, esan nion “ama, garizumaren garaian ezin dugu hori jan”. Ama txiroa izan zenez, bazekien umeek hazteko ondo jan behar zutela. Beraz, umeek jan zezaketela  esan zidan, “umeek ez daukazuelako bekaturik”. Denboraz, esaldi hori berriro entzun nuen. Biok elkarrekin konfesatzera joan ginen. Nik hamar urte neuzkan. Apaizarekin mutil bat zegoen konfesatzen eta minutu batzuk pasa zituen. Amak esaldi bera errepikatu zidan: “ez dakit zergatik pasatzen duen denbora asko aitortzan, umeek bekaturik ez badute”.

Azken asteetan, telebistan arrainen prezioari buruz hitz egin zuten Ostiral Santuagatik. Argentinan arraina jateko ohitura ez daukagunez, normalean Ostiral Santurako arrainen prezioak igo egiten dira. Baina, egia esan, Argentinako etxe askotan aspalditik ez dute haragirik jaten, ez dutelako dirurik erosteko. Gainera, ez dute esnerik edaten, mate cocidoa baizik (yerbarekin egiten da, baina gutxiago erabiltzen da, infusioa delako, beraz merkeagoa. Orain matea edatea egunero garestia samarra da familia batean); edo, telebistan emakume batek esan zuen bezala, egunean behin jaten dute. Azken istorio honek amak kontatu zidan gauza bat ekarri zidan burura. Garizuma bitartean, txikia zenean, dirua zutenek elizari haragia jateko ordaintzen ziotela esan zidan. Nik, pentsatu gabe, haiek ordaintzen zuten galdetu nion. “Guk ez genuen dirurik haragia erosteko”, erantzun zidan “hori aberatsentzat da”.

Gaur egun, ez naiz fededuna, baina gurasoek irakatsi zidatena gogoratzen saiatzen naiz. Haiek arrainen eta ogien istorioa ondo ulertu zuten. Gurasoek irakatsi zidaten  ez zela mirari bat ditugun gauzak besteekin banatzea: ogi bat badaukagu eta gure ondoan norbaitek eskatzen badigu, banatu behar dugu. Hala ere hori ondo dago krisi baten erdian, araua justizia soziala izan beharko litzateke, txiroak txiroak ez izateko. Hortaz, gauzak ondo banatzeko, ondo eman behar dugu botoa, eskubideak ez direlako banatzen, eskubideak direlako. Eta justizia soziala hori da, aukerak guztiei ematea.

Janaria ezin da opari bat izan. Horregatik, aurten, gure sentimendu onak berpiztea espero dut pazko-zorionak emateko.

Jesusen justizia soziala
Jesusen justizia soziala

Eskola publikoko irakaslea naiz