Italiarrei ere bai?

Italiarrei ere bai? –

Italiarrei ere bai?

Koronabirusaren hedapenaren gaineko lehen berriek hartaratuta, duela zenbait egun ohartarazi nuen bezero gutiago ikusten ez ote zen txinatarrek gure hiriburuan eramaten dituzten jatetxe, ostatu eta kafetegietan. Erdi txantxetan erdi serio jaulki nuen hori, baina berehala hasi ziren albisteak han eta hemen agertzen. Itxuraz, eritasunaren sorgunea Txinan zegoela-eta, ostalaritzan ere bere marka uzten ari ziren nazionalitate horren kontrako arrazakeria ekintzak edo, bertzerik gabe, beldur adierazpenak. Europan, gaitza batez ere Italiara, eta Italiatik bertze toki batzuetara hedatzen ari den honetan, jatetxe italiarrez oroitu naiz. Kutsaduraren beldurrez jendeak uko eginen die bat-batean risottoei eta lasagnei, tortelliniei eta carpaccioei, edo hori txinatarrei baizik ez zaie aplikatuko?

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2020 otsailaren 26koa]

Italiarrei ere bai?

Iruñekoa, malgré moi, idazlea,iritzi-emailea.

7 pentsamendu “Italiarrei ere bai?”-ri buruz

  • euskaldun bat 2020-03-03 16:02

    Txantxa gehiegi ez al dabilkizu kontu honekin? Jendea hiltzen ari da, txantxa gutxiago.

  • Ez, jendeak ez die lasagnei eta rissttoei uko egin. Txinatarretan ez sartzea arrazakeria hutsa da, beldurraz ezkutatua. Eta batzuk mindu badira, zerbaiten seinale izango da…

  • euskaldun bat 2020-03-03 17:43

    Koronabirusa behar al zen hemengo jendea hemengo jatetxeetara joaten hasteko? Sorosek zenbat ordaintzen dizu zure zerbitzuagatik?

  • euskaldun bat 2020-03-03 17:43

    Ba Oteri zuzendutako galdera, noski

  • Hilean 12.000 euro, zuzeun iruzkinak argitaratzeagatik. Zer iruditzen, ongi eh?
    Grazia egiten dit, gero EAJk Florentino Perez-i esleitzen dio Gipuzkoako erraustegia, gratis et amore beretzat eraikia, eta kudeaketa diruak ere beretzat, eta FCCri dituen Udaletako kale-garbiketa, baina Soroszaleak, eta aberria babesten ez dugunak besteak gara. Enfin.

  • Ahaztu zaizkit, Batzokietako hegoamerikarrak!

  • Zer esanen diat bada ! Txinatar eta italiar horien jateko manera ez zait sekula ere … Bo,. Geronen amek, amatxiek h0beki egien lukete, horreta ez dado dudarik,. Bestela ere, txinatarrak zikinak dira oso, aront guztiz, arras, jende zikin urdea. Ez dezagun ahantzi , hori, zikinkeria, eta jende zikina, arront baitira gero ez bagara ere. ETa zikina urdea da, zerri-urdea. Neronek bato baino Hogei eta ehun ezagutzen ditut. Zerri ahalenak.