Iraultza eta pribilegioa

Iraultza eta pribilegioa –

Iñigo Aranbarrik Berria egunkarian.

.

Pintadaz eman diote ongietorria Enbeitari, bertso saioaren aurretik giroa berotu behar eta: «Onintza, ospa Algortatik!». Algortako Askatasun Deiadarra taldearen komunikatu batean aurkitu dut arrazoia. Boikot deia da, «Che komandante sozialista iraultzailea iraindu eta difamatu zuen Enbeitaren» kontra, «doan tokira doala».

Iraultza eta pribilegioa

Iazko urrikoa du artikulua Enbeitak. Bertan, mitoaren atzeko gizonarengan jarri zuen fokua, eta iradokitzen kezka zuela, eta nahiago zuela ez jakin benetan nolakoa zen arlo pribatuan Guevara, susmoa duelako hark ere erabili zuela gizon izatearen pribilegioa.

Ezaguna da Guevara gazteak emakumeekin izaniko jarrera, berak kontatzen ditu Bidaia-oharrak liburuan: «ni kanpoan geratu nintzen, katigatu nuen beltx batekin; 16 urterekin, oilo bat baino putagoa zen»; edo Txilen dela, Pascua uhartera abiatu zain: «han ohoretzat dute mutilagun zuria izatea. Han lana, emakumeek egiten dute dena; norberak jan, lo eta haiek pozik eduki».

Horra gizarte hobe baten aldeko ikonoa beste gizon asko bezala portatzen. Orobat, gogoan dut nola erori zitzaigun Pablo Neruda, gure amodio gazteen poeta, haren memorietan irakurri genionean nola bortxatu zuen neskamea Sri Lankan kontsul zela. Eta hutsa bakarrak balira.

Iraingarria da gogoratu beharra: matxismoa orratz transbertsala da, pribiligioak mendeetan eginiko bidean barrena, gizonik atzerakoienetik iraultzaileenganaino doana. Eta hala ere, argirik badela sinetsi nahi dut. Buenaventura Durruti etxean dago, harrikoa egiten eta ume-zain, bi lagun heldu zaizkionean bisitan. Bat adar jotzen hasi zaio: «zer habil? Horiek emakumeen lanak dituk!». Eta erantzuna, braust: «uste baduk anarkista batek tabernan egon behar duela andrea lanean delako, esan nahi dik ez duala pitorik ulertu».

Alegia, etxean hasten dela jendarte justuago baten aldeko lehen borroka. Ez gabiltza ondo Enbeitaren kezka ulertzen ez badugu.

Iraultza eta pribilegioa
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

7 pentsamendu “Iraultza eta pribilegioa”-ri buruz

  • Enbeitiaren kezka gizonen pribilegioei buruz? Bai. Aditzera ematea Che BORTXATZAILE zikin bat zela? Hori onartezina da. Dio ” Ez dut jakin nahi zenbat neska jarri zuen hormaren kontra Hego Amerikari buelta eman zionean, edo zenbat baserritarrek altxatu zieten gona Sierra Maestran gora ta bera zebilenean”. Ta Che-k txortan egiten bazuen inorekin ta borondatez, ez zuen zeozer txar bezala jarriko. Beraz zer esan du? Zer gertatuko zen aditzera emango banuen, Enbeitiaren aita, bortxatzaile zikin bat dela, inolako susmo edo zantzurik ez dagoenean? Epaitegietan ikusiko ginela, ta arrazoiarekin. Enbeitiak barkamena eskatu du? Ez. Ta bere defendatzaileek diote kritika edo iritzia dela. Noski noski. Artikuloa irakurri nuenetik, ez dut Enbeitiak idatzitako ezer irakurri. Gauz hauek, lagundu ordez, banantzen gaituzte. Ta besteak akusatzea zilegia bada, denek dakite hori egiten.

  • Ezker abertzalearen inguruan beti sortu ohi da giro inkisitorial bat non eta hau badiozun matxista-patriarkala zaren edo bestea badiozu atzerakoia-neoliberala zaren eta horrela igarotzen dute bizitza ezker abertzaleko militante konzientziatuenek, elkarri iseka eta salaketaka, ea zein den progreago, komunistago, iraultzaileago demostratu nahirik…
    Onintzak behin izan zuen ausardia Che-ren irudia feminismo berriaren arau zorrotzetatik juzkatzeko. Orduan errealitate gordin bat ikusi zen: Che (Fidel Castro bezala, Putin bezala…) matxito potrohandi bat zela, kaudillismo latinoamerikarrari dagokion bezala. Gogoan eduki zer zioten multitudeek “El otoño del patriarca” eleberrian diktadorea azaltzen zenean: “el macho, el macho”; eta hau zioten ez zentzu mesprezuzkoan baizik eta aitzitik bere boterea eta lehentasun biologiko-politikoa azpimarratuz.
    Onintzari, antza, Che-ren matxismoa zaio ahiergarri eta ez Che-ren jite erahilzailea, famatua baitzen Congo-ko garaiean gatilloa oso askea zuelako hilzorian ziren jendeak erahiltzeko eta Isla de la Juventud delakoan gaztetxo atxilotu bat erahil zuen beste presoen aurrean eskarmentu gisa (Zoe Valdes-ek kontatzen du pasadizua).
    Nola barneratu gaitezke ezker abertzalearen kasuistika inkisitorialean non eta bapatean ezker abertzalearen zakurrak etorriko zaizkizun zaunkaka, matxista, neoliberala, ustela, espainola ala dena delakoa zarela esanez? Onintzari gertatutakoa eredu oso ona da, ikusten baita, Stalinen eta Maoren garaiaren logika berberari jarraituz, salatzailea salatua izaten dela eta horrela kate etengabean salaketa-salatua-purgatuaren bidea luzatuz. Eta horrek kriston martxa ematen dio gizarteari, mugimenduari, beti baitago komentario bat zensuratzeko, beti aurkituko baita ospe bat lur jo egin daitekeena, beti prest izango baititugu aspeduraren hautsa gainetik kendu nahirik pintadak eta ohiuak eta mehatxuak egiteko prest diren militanteak. Paradisu sozialista.

  • Insistentzia 2019-06-25 14:49

    Tira, herri honetan sen ona eta zorrotza mantentzen duten horiek ez dezatela ere burua galdu femiprogre alienigenen modura, pitokeria bakoitzagatik asaldatzen. Jakin behar da zentzugabekeria etengabearen aurrean errelebantea dena eta ez dena bereizten, hain zuzen ere, ideologia alienigenen gaindi mantentzen. Asko jota, barre egiten! Zeren hain zuzen ere hori da globalismo kapitalistaren helburua, jendea pitokerien alde edo aurka seriotasun osoz posizionatzea.

  • euskaldun bat 2019-06-25 19:01

    Euskal Herriko iraultzaileak Elbira Zipitria, Jose Miguel Barandiaran, Jose Maria Arizmendiarrieta etab dira. Gure transfeministek eta bestelakoek, ezagutzen al dute Elbira Zipitria? ZUZEU irakurtzen duten gehienek entzuna ere ez dute izango, pentsa! Gure gazteei zein eredu transmititu dizkiegu? Hiru hauetako bakar bat ere ez dute ezagutuko! Berrikuntza asko bai eta ez diete Arizmendiarrieta eredu bezala jarriko! Baina aldiz atzerriko Che bezalako produktu inportatuekin tontoarena egiten hemen! Che hori zer izango zen ba?! Txotxolo lapur zikin bat, ez moralik eta ez ezer! Eta Enbeita ere zer? Kanpoko trans mugimenduen olatuan puntuak irabazi nahian dabilen bat! Bertsolariak, beste guztiok bezala, zergatik ez dira lanera joaten 8 ordu sartzera? Beti artzain lanetan ibili behar…

  • PNBildu blokea inperialismoak manipulatzen du, ziurrenik diru asko inbertituta. Batzuek eskubitik egiten diote lana eta besteek ezkerretik. Baina ikusten dugun bezala gauza garrantzitsuenetan ados daude. Horregatik jotzen dute Cheren aurka PNVko neoliberalek zein Bilduko posmodernoek. Horregatik gai txikietan mokoka aritu arren, Onintza Enbeita, Josebe Iturrioz, Kattalin Miner eta beste feminista burgesek sekulako tokia dute ez bakarrik Berrian, baina baita ETB eta Euskadi Irratian ere.
    PNBildurekin endekapena besterik ez dugu zentzu guztietan. PNBildu zaborretara bota eta euskal mugimendu sendo bat bultzatu beharrean gara euskaldunok, nazioartetik datorren pozoiaren eta nazioarteko eredu duinen artean hautu argia eginez.
    Eta portzierto, Algortako Askatasun Deiadarrak agiri bat atera badu azalpenak emanez eta akusazio batzuei erantzunez eta publikoki esan badute idatzi hori Berriara bidali dutela, zergatik ez dute Berrian argitaratzen?

  • Ene Latz, zuk eta zuretarrek Bildurekin dauzkazuen kontraesanak herriaren baitako kontraesanak dira (kolegien artekoak, hain zuzen) eta al loro Arnaldo Otegik aski astintzen duela Che-ren bandera ezker abertzalearen historia odoltsua aldarrikatzeko asmoz. Beste gauza da zuek ereindako feminista-iraultzaile koadrillak sortzen dizkizuen arazoak (ba noski, argi dago zuen jokua, feminismoak balio du Euskal Herrian eta mendebaldean ez baina Putinen Errusian ez Castrotarren Cuban). Zuek mutur bereko muturra zarete, eta noski baino noskiago, Arnaldoren gisa, hiltzaile bat defendatzen duzue, Che ez baitzen beste gauza bat eta mixeria gorria besterik ez zuen erein Castrotarren Cuban.

  • Amonamantangorri 2019-06-26 04:05

    Pribilegioak:

    Nonbait irakurtzen ari naiz gizonezkoek ABANTAILA kolektiboak dituztela, ez pribilegioak, eta abantaila horiei pribilegio deitzea progre yankien kakanahaste terminologiko desastre baten ondorioz hedatu dela. Oraindik hasiberria bainago, igual aurrerago segituko dut puntu honetan sakontzen.

    Pribilegio eskala, zanpakuntza hierarkia eta test moduko auto-azterketei dagokienez, zuzenean tonto totala behar du izan pertsonak pseudozientzia horretan sinesteko.

    Gainera, huts politiko izugarria da, inondik ere pribilegiatuak ez diren pertsonei eten gabe pribilegiatu deitura ipintzea.

    Cheri dagokionez, anakronismoa litzateke matxista, autoritario, homofobo eta harroputza ez izatea. Are gehiago, argentinarra izanda. Dena den, Santa Clarako gudua zuzendu zuen eta haren sinadura Kubako pesoetan dago. Zer egin duzue zuek? Zaborra bereizi?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude