Irakurzaletasunaz Dalibor…

” Irakurzaletasunaz ari natzaizu Dalibor, irakurzaletasunaz. Halaxe diotsut, poesia dela musika eta musika olerki.
Olerki.
Eta ez duzu ulertzen.
Eskultura ederrak ikusi nituen-eta
harrian idatziak. Doinuak pentagraman zizelkatuak
laztanak azalean. Poesia Dalibor! Poesia!

Boxeo izarren ukabilkadak, ubelduak
odol astuna betazalean zehar.
Jendearen oihuak, haserreak.
Bortxa. Izerdia garraiobide
sentimenduentzat.
Poesia Dalibor.

Titanioaren argi hotza eta ibai imitatzailea.
Autobus gorriak.
Industriaren eskeletoa ur izkinean.
Kale ilunak, beroa
arrasti jendetsuetan. Trapuak
haizearekin baltseoan. Gizasemeen
oihuak hizki hutsalen atzetik. Plastikoak
lurrean boteak, haien ahotsa,
ahaztua jada.

Lamentuak eta lamentuak, tristezia enlatatua…

Irakurzaletasunaz ari natzaizu Dalibor… Irakur ezazu nire ingurua, noizpait ulertuko banauzu.”

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude