inork ez nauelako ikusten

Ordu ttikitan idaztearen plazerra. Zure ideiak eta zu bakarrik. Intimitatea.Hitz bat bestearen alboan ipiniaz. Zentzu bat bilatu nahian, eraiki nahian,sinisten baituzu badela milagrorik Lourdesetik harago. Etortzen baitira aukerak, eta harrapatzen jakin behar. Ordu ttikitan idaztearen plazerra datorkit orain. Inork ez nauelako ikusten.

Ekaitza bainuontzi batean