Independentismoari gerra!

Eta zein da hurrengo geltokia? Galdera hori egiten diot neure buruari. Zein da historia absurdu honen hurrengo geltokia? Jakin nahi nuke bai, zergatik atxilotzen dituzten 23 politikari, beraien aktibitate politikoa eginagatik. Jakin nahi nuke nola nahi duten soluzio pakezale bat bilatu, gizartearen sektore bati politikan parte hartzen utzi barik.
Kartzelara sartu ala ez erbakitzen ari omen dira, gaur deklaratu behar omen dute Garzon epailearen aurrean, honek erabaki dezan. Baina zein da hurrengo geltokia? esan mesedez… norbaitek ba al daki?
Orduan oker egongo nintzen… euskal arazoari amaiera pakezale bat bilatzeko konfrontazio eta amorru gehiago sortu behar da? ez dut ulertzen, izan ere amorruak dakar biolentzia. Eta nahiz eta inoiz ez eduki nahikoa argumentu biolento izateko; orain lehen baino gehiago daude mahai gainean. Eta ni ikusle huts bat naiz eta independentziaren aldeko ikusle soil naizen heinean, amorrua sortarazi dit barren-barrenean.

Zein da hurrengo geltokia?

Oier

Ekaitza bainuontzi batean