Ilargiaren gurtza

Ilargiaren gurtza –

Egun normaltzat hartzen ditugun ohiturak, nondik datozen, ezarriak ala ez, nork eta zergatik, atzera begiratze orrek ekartzen ditun galderak. Zergatik mendez mende ahal zuten guztia bereganatu dutenek, gaur berdintasunaren alde dauden. Non dago zerua, zergatik kristau gehienek zerura joan nahi dute, baina ahalik eta beranduago hobe? Hausnarketa polita aukeran, on egin.

Ilargiaren gurtza

Gure arbasoen Euskal Herrian natura zen biziraupenerako ardatza. Hala talde eta jendarte bizitzan, nola inguruarekiko menpekotasuna erabatekoa zen. Eguzkiak, urak, suak, ilargiak, kazkabarrak…. garrantzi handia zuten bizitza modu hartan.

Hainbestekoa izanik, ezinbestekoa zen indar haien kontrola bilatzea, abantailez profitatzeko eta kalteak  saihesteko. Aldekotasunak errito eta mitoen bitartez galarazte  honek, eraman zuen denborarekin erlijioa osatzera. Lurra, ilargia, zerua, eguzkia….

Gure arbasoen erlijioak beraz naturan du bere sorburua eta sinesmen hartan oinarritutako jardunak sustrai sakonak utzi ditu Euskal Herrian, Neolitotik Erdi Arora arte.

Esan daiteke XVI mendean kristautasuna Euskal Herri osoan hedatuta zegoela eta honek aldaketa sakona ekarri zigula. Besteak beste, lurraren jabegoa ulertzeko kristautasunetik zetorren eredu pribatuak ekarri zituen lehen desberdintasun ekonomiko-sozialak.

Eliza kristauak laster eutsi zion ordura arte lurralde hauetan ohi zen erlijioko usadio eta mitoak ezabatzeari. Ohituren jarraitzaileak deabruarekin loturak izateaz akusatu zituzten, haurren odol xurgatzeaz, uzta txarrak bultzatzeaz…. Erroma inperialeko zerbitzariek lehenago kristauekin egin zuten berbera errepikatu zuten hauek, beste erlijio bat jarraitzen zutenekin.

Poliki-poliki kontzeptu berri hauek jendartean lekua eginez joan ziren eta kristautasuna kasu batzuetan sinesmen zaharretara egokitu egin zen (udako eta neguko solstizioa) beste batzuk arbuiatu egin zituzten sineskeria hutsa bailiran, eta kristau sinesmena kontraesan zuzenean jartzen zuten beste haiek, suntsitu egin zituzten, debeku eta tabuen bitartez (ilargiaren gurtza, inauteriak, eta abar…).

Testuinguru honetan kokatu behar ditugu sorginak, herejia eta Elizatik bultzatutako errepresioa, gerora Espainiako eta Frantziako estatuek bere egiten dutena, mugaren alde honetan katolizismoa erlijio bakar gisa inposatuta. Adibide argia daukagu Nafarroako Gorteek 1533an adierazten dutenean gotzainen absentismoaren erruz diozesiak hustutzen ari direla eta horren ondorioz sorgin zaletasuna ugaltzen ari dela.

Garai honetan igaro zen emakumea errepresioaren jomuga lehentasunezkoa bilakatzera, eta ez kasualitatez. Emakumea eremu majikoarekin lotzen da, gaizkileekin. Kristautasunarentzat emakumea bekatu-iturria da eta bere errito zein ospakizunetako  ardura guztietatik aldendu egiten du. Zeremonia eta jendarte kristauan gizonezkoa da bide guztien jabe.

Garai hartan emakumea ez zen ia ezer. Sorginkerian jarduteko, mundura gizakumeak ekartzeko eta gutxi gehiagorako balioa ematen zitzaion…

Hala ere esan behar da errito zahar guztiak ez zirela kristautasunaren aurkakoak. Berez, apaiz kristauak ere egon ziren inkisizio kasuetan nahastuta. Baserri giroan, asko meza ondoren ere biltzen ziren leze-zuloetan eta bidegurutzeetan (euren ohiko leku sakratuetan) denen partaidetzarekin jaiak ospatzeko. Kristauen ereduan, ordez, zeremoniaren protagonista bakarra apaiza zen, eta bildutakoei bizkarra emanez jarduten zuen.

Hura zen garai hartako “klase buruzagia” eta Elizaren bitartez osatu zuen  poliki-poliki, euren interesen defentsarako egitura. Emaitza: kristau morala.

Portaera mota guztiak arautu zituzten. Ohitura zaharren eta kristau sinesmena aurrez-aurre jarri eta haiek moral gabeak jo zituzten.

Horrela, sinesmen zaharrak moral gabeak izatera igaro ziren, naturaz gaindikoekin  lotutakoak, sorgin eta hereseen gauzak.

Oro har “sorgin” izendaturengana bi ikuspuntutik hurbil gaitezke: Sorgina, errealitatetik kanpoko zera; eta sorgina, zer erreala, egiazkoa, hezur mamizkoa, sozialki horrela onartua.

Lehena mito zaharra da, ikusezina irreal, kalte eta gaitzen sinboloa. Gorputzik gabeko espiritua izaki, uxatzeko errito andana erabili ohi izan da.

Elizak berak, azpimarratu beharra dago, sorgin eredu hau erabili izan du kristauak deabruarekin parekatzeko.

Beste “sorgin” eredura joaz, gorpuzdunera alegia, esan behar da emakume honek jasan zituela errepresioaren ondorio zuzenak. Torturatu eta sutan erre zituzten, askotan ingurukoen eta auzokoen bekaizkeria eta menduen ondorioz.

Emakume-sorgin hauen artean, bestalde bi talde egin ditzakegu: Batean gazteak eta ederrak daude, bekatuaren sinboloak, arestian esan bezala. Edertasuna argudio indartsua bilatzen zen deabruarekin lotzeko. Bestean emakume adinduak daude, askotan atsoak eta alargunak. Hauek ez ziren arriskutsuak agintean zeudenarentzat, baina ospea zuten herritarren artean, zeren eta jendeak eurengana jotzen zuen, gaitzetatik osatzeko, belarrak eta saldak erabiliaz.

Kasu asko aipa daiteke. Esate baterako, “Bortzirietako Maria” alargun gazte eta ederra. Parrokoaren etxean gauero egon behar izan zuen hilabeteetan, honek behartuta, bekatuaren tentazioari otoitzaren bitartez aurre egin ziezaion…. haurdun geratu arte. Azkenean, parrokoaren serorak sorgin gisa salatu izanak, balio izan   zuen kristauen artzainak  nahi zuena lortzeko.

Zeruaren bila bai, baina bide okerretik. Goxoagoak ote?

Ilargiaren gurtza Ilargiaren gurtza Ilargiaren gurtza

Etxalartutako donostiarra. Idazlea.