Ikasgelarako bi gomendio

Klaseetarako bi gomendio –

Sailak sindikatuokin biltzea ekidin nahi izateak kezkatzen gaitu, ikasturte hasierarako plangintza aurreikuspen falta bat egon baitaiteke honen atzean.

Aste honetan unibertsitatean hasi naiz berriro. Urtebete bakarrik pasa bada ere, arrotza egin zait berriro ikasgela batean sartu eta bi orduz norbaiti atentzio osoa eskaintzea. Ahaztuak ditut dagoeneko distraitzeko erabiltzen nituen trikimailuak.

Eta COVID-aren prebentzio protokoloek are arraroago bihurtu dute unibertsitatea. Urrian bagaude ere, oraindik klaseetara gerturatu ez den despistaturen bat badago, klaseetara itzultzeko aste honetan ikasi ditudan bi gauza funtsezko gomendatuko dizkizut. Oro har, klaseak dituen edo hasiko dituen edonorentzako zuzenduta daude gomendio hauek.

  1. Eraman jantzi polarra

Edo etxean gordeta duzun jertse handiena. Badakit, oraindik urria da eta aurrerago ateratzeko zain zaudela. Baina leihoak irekita orduak aulki batean eserita igaro behar dituzu. Egin kasu, eraman jantzi polarra. Eta ni bezalakoa bazara eta galtzak txorkatila bistan eramateko moda jarraitzen baduzu, jantzi galtzerdi luzeak. Eskertuko duzu.

      2. Lehenago iritsi

Hurrengoa aurrekoa baina gomendio pertsonalagoa da. Baina klasera behin bakarrik joateko asmoa baduzu ere, minutu batzuk lehenago iristea gomendatzen dizut. Eta posible den neurrian, leku onena aukeratu: aurreneko ilaran. Hau ez da irakasleari koipea emateko estrategia bat, ez. Baina klasera behingoagatik joatea erabakitzen duzunean, kontua nondik nora doan jakitea komeni zaizu. Eta musukoarekin, ba hori, ulermena zaildu egiten denez, behintzat irakaslea ozenago entzungo duzu.

Momentuz, hauek dira aste honetan zehar biltzen (eta erabiltzen) joan naizen bi gomendio nagusiak. Erabilgarriak izango zaizkizuelakoan, animo guztioi klaseekin.

Klaseetarako bi gomendio

Nire begietatik ...