Hutsuneak

Eguerdi huts batez, hotza ilunabarrari aurreratu zaionean, eguerdi hotz batez.

……………………..Dena oroitzapen errariak.
…………………………..Hutsuneak, oroitzapen beharrean.
…………………………..Hutsune errariak, etorri diren bezala badoazenak, agur esaten ez dutenak;
………………ez abixurik,
………………ez eta agurrik ere.
…………………………..Azken fotograma,
…………………………….azken puntua,

…………………………joan zinenean bezala.

Eguerdi huts batez.
Eguerdi hotz batez.

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude