Hurrengo olatuan!

Hurrengo olatuan –

Oihana Epeldek, Nahaslen.

Hurrengo olatuan!Hutsuneari trabak jartzen, batzuetan gogor, beste batzuetan indarge, etengabe gogora ekartzen betetzea eta husten ez uztea sinonimoak ez direla. Soka bat, finean, hari bat izan daitekeena korapilatzeko duen gaitasunagatik. Lokarriak askatzeak, ordea, ez du halabeharrez bidea errazten. Ordenari eta ordena apurtzeari askapena darie, baina ez dira bakea.

Gorria tantaka etor daiteke, laprast egiteko moduko ustekabeko putzu bat edo marroitzen hasitako esperantza idorra izan daitezke. Beti ozen. Aldiz, ilea erortzen den erritmo isilean doaz batzen izuaren folikulo karratuak. Astiro.

Mila istorio daude kontatzeke, hemen hitzetara ekartzen ez baditugu beste nonbaiteko isiltasun inposatuaren garaipena izango direnak. Autoek aspaldi utzi zioten telegidatuen monopolio izateari eta, hala ere, oraindik gidari izatea jolasera kondenatzen dugu. Txikikeriak, gehienak ez bailira. Handia zarenean ulertuko dituzun guzti horiek.

Irudia: Marija Tiurina
Hurrengo olatuan!
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude