Horizontea

Begiratzen                       ez dut ikusten

hodeiertzak nau esnatzen

peskizak                       bidea erakusten

ziur ederra izango dela, goazen lekura goazela.

Begiratzen dut baina ez dut ikusten ortzemugatik harako ezer, ez garrantzia handiagoko helmugarik, ez xehetasun konplexuagorik.
Ez baitago. Ez baitut.
Dena xinplea zait, dena erraza, dena da bigarren lerroan.
Saiatu arren, ez dut ikusten ortzemugatik harako ezer.

hodeiertzak nau esnatzen, nau oheratzen
hodeiertzak irensten dizkit esperantzak, esperoak
peskizak

Azken batean ameskeriak izaten dira zoriontsu egiten gaituztenak, kimerak, bidea erakusten digutenak.
Azken batean ez dakit inoiz iritsiko garen ortzemugara,
bidea ziur
ederra izango dela, goazen lekura goazela.

Ekaitza bainuontzi batean