Hondartzak uzten duena

Hondartzak uzten duena –

Udan pertsonalitate, ahots tonu eta ohitura desberdinak dituen jende mordoa elkartzen da hondartzetan. Askok badute hondartzen kokatzeko txoko finkoa. Beste asko tokiz eta hondartzaz aldatzen doaz. Eta beraz, hondartza egun bakoitza desberdina da.  Horietako bat naiz ni.

Hondartzak uzten duenaOnartuko dizut askotan ukaezina dela konbertsazio ezezagunak entzutea. Askoren istorioekin liburu bat egin daiteke.

Bi pertsonen artean denda bat jarri zuten martxan, hasieran dena zen zoragarria, auzoko jende mordoa hurbiltzen zen bertara,  bi lankide hauek zoragarri moldatzen ziren, dena zen zoragarria. Urteek aurrera egin ahal, auzoko merkataritzan aldaketa ugari egon omen dira, bizilagun maitagarri horiek ez dira hainbeste pasatzen dendatik eta lankideen arteko harmonia desagertu egin zen. Hondartza hutsaldi modura hartu zuen zigarroa eskuan zuela hondartzari oihuka hitz egiten zion andre honek.

Abesti berri bat atera du Bad Bunny abeslariak, lagun koadrila bat deseatzen dago abesti hori entzuteko, denek batera egin nahi dute, ordea, eta Telmo uretan dago oraindik. Itxaron egingo dute. Horiek bai lagunak horiek. Iritsi da Telmo baina Andrea helatu bila joan da eta beraz, itxaroten jarraitu beharko dute. Eskuartean helatua duela iritsi da Andrea, enbidia piztu da koadrilan, beste bi helatu bila joan dira. Hasperenak nagusi. Itzuli dira helatu bila joan direnak. Baino bero gehiegi egiten du. Bainatzera joatea proposatu du batek. Utikan. Mugikorra eskuartean duenak denak pikutara bidali ditu, ez dute abesti berria entzungo. Haserre joan da uretara.

Irakurtzera joatea zen asmoa. Liburua hartu gabe zail, ordea. Edo ez horren zail. Istorioak nonahi baitaude. Are gehiago, jostorratz bat sartzen ez den hondartza horietako batean.

 

Hondartzak uzten duena

ZUZEUko erredakzio kide

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude