Hobe isiltzea

Galdetu ziotenean zergatik egon zen idatzi gabe 1947tik 1966ra, ezer esateko ez daukagunean hobe dugula isiltzea erantzun zuen Jose Saramagok, bere estilo zorrotzean.

Hori irakurtzerakoan, Espainiako komunikabide gehienetan entzuten diren hitz hutsetaz eta azalekoetaz gogoratu naiz. Irudikatu ditut garrasika eta irainka egiten diren tertulia lotsagarriak ezer ez esateko. Zergatik ez dira isiltzen telebista eta irrati horietako zabor-tertulietako hainbat eta hainbat partaide?

Izango da akaso ezer esateko ez duten horiek -eta gonbidatzen dituztenak- ez direlako beren burmuineko hutsaren kontziente?


telebista
Arantza San Sebastian

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz

2 pentsamendu “Hobe isiltzea”-ri buruz

  • Arantza San Sebastian
    web-jarraitzaileak 2010-08-06 15:18

    Ni ez dut uste tertulia horiek antolatzen dituztenak burmuin hutsak dituztenik; haiek esango dute entzule-kopuruari begira egiten dutela, baina programazioaren atzean daudenak, badakite ongi zer eragiten duten beren programek: masaren ergeltzea. Eta askoz ere menperaerrazagoa da lelotutako herritar multzo bat adimentsu bat baino.

  • Arantza San Sebastian

    Sokratesen esaldi famatua "Bakarrik dakit ezer ez dakidala" esateko, ibilbide luzea egin behar da: zenbait eta gehiago jakin, ageriago geratzen da jakiteko falta dena; oso gutxi dakienak, berriz, ez du ezta ere ezagutzen bere ezjakintasunaren neurria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude