Hitzen beharraz

300px-slak_01.jpg
Gaur eta bihar Donostian egiten ari diren DIÁLOGOS DE COCINA kongresuan gauza arras interesgarriak entzuten dira. Goizeko hitzaldietako bat CINZIA SCAFFIDI siziliarrari egokitu zaio. Bera SLOW FOOD antolakuntzako partaide da, jakiei jatortasuna eta sukaldaritzari errespetua eskatzeko sortua den mugimendukoa. Gauza asko eta sendoak esan ditu, baina ni neu irudi grafiko batekin geratu naiz. Cinziak esan du elikagaien industriak kontsumitzailea traizionatu zuenetik —duela 50 urte inguru edo hasita—, alergiak eta bestelako gaitzak ugaldu egin direla. (Globalizazioa, produktibitatea, nekazaritza intentsiboa, abelzaintza ekonomizista, merke ekoiztea…). Eta beste gauza bat ere esan du: hitzen beharra sortua dela harrez geroztik. Eta adibide bat jarri du. Bere etxe ondoko okindegi batean, halako zerbait jartzen omen du atarian: “Ogia egiten da hemen, errotarrian lortutako irin biologikoz eta egurrez berotutako labean egosia“. Afixa horren aurrean autoz pasatzen bazara, litekeena da hainbeste hitz irakurri ezinik geratzea. Duela berrogeita hamar urte, okindegi horretan produktu berdina egiten omen zuten oraingo okinen aiton-amonek, baina orduan, hainbeste hitzen beharrik gabe, beste gauza bat bakarrik jartzen ei zuen letra handitan: OGIA.

Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Zer duzu buruan “Hitzen beharraz”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude