Hipokrisiari adio eginaz, pasibo.

Gauza bat garbi daukat;zortea aldeko daukadala. Ez bainaiz jaio Etiopian, ia ez baitakit benetanb existitzen den ala ez… “El pais semanal” eta halako aldizkari sentsazionalisten erreportaiengatik ez balitz. Eta ez dut nahi hipokrita zikin bat izan, gehienen eran. Ez dit batere inporta han gertatzen denak eta aldi berean izugarri “inporta” dit.
Ulertzen gara.
Solidario izaten ikasi dugu txikitatik, karitatea zer den erakutsi digute. Maila baxuagokoei, hau da, hirugarren mundukoei laguntzen eta ahal dugun arropa eta janari gehien bidaltzen. Eta hori egin eta gero gustura geratzen gara eta gainetik lotsaren eta kulparen zama zati handi bat botatzen dugu itzulerarik gabeko zulora.
Kontzientzia garbi mantentzen saiatu ohi gara.
Ba nik ez dut bidaliko ezer. Ez dut ezer egingo. Alperrik baita, ez baitu ezertarako balio.

Imperialista odola daramagu zainetan. Hirugarren mundu kolonialaren sortzaileen odola daukagu eta ahazten saiatzen gara. Bakoitzak tokatzen zaiona ahaztuaz eta lana egin beharreko frenteetan ezertxoere egin gabe. Gizartearen osotasunak sorturiko kulpen zatia asumitu gabe. Zabor hutsa gara, gaur egungo morala kontuan edukita. “Oier jaso plastiko hori, mendia garbi mantendu behar da!”, eta erantzuna, “Nik ez dut bota! Aizu!”

Eta misioneroen lana goraipatu behar da. Eskolak sortzen “hirugarren munduan”, gurutzeak doan oparitzen eta bertako sinboloz garbitzen lurralde endemoniatu hura. Jesusen testamentua denei kantuz barneratzen. Kultura kristau sakratua goraipatuz. “Como dios!”

Eta nik egunerokotasunean jarraituko dut, ezertxo ere egin barik. Hipokrisia baztertuz behintzat.

Oier

Ekaitza bainuontzi batean