Hik jaso!

Zamarik gabeko artzaiak,  ardi asko baina harri gutxi dituela ikusirik otsoko etorri eta artaldea jan zuen. Orduan Ibarretxeren belarriak baino handiagoa zen iratxo bat, kakainean ari zela, harriak more laga zion ipurdia. Onerako ala txarrerako. Honek listua bota eta ohiu egin zuen. Ohiuak, zuhaitz batean zeuden bi zikoin usatu zituen eta honela, hauek ezin izan zuten zabortegiko zarama jan. Zabortegia gainezka zelarik, bertako gasentzat leku bat bilatu nahian, arduradunak gasak ibai batera isuri zituen, burbuila pozointsu asko sortuaz. Honek bertako arrainak hil zituen. Eta horregatik ez dago izokinik Bidasoan.

Artzain madarikatua!

Oier

Ekaitza bainuontzi batean