Hausnarketa egunean

Hausnarketa-egunean gogoeta egiten aritu naiz. Kontuan hartu dut alderdien programetan azaltzen dena, hautagaiek esaten dutena, nola esaten duten eta, jakina, egi(te)n dutena ere bai. Gogoan dut atzo goizean twitter-en irakurri nuena: “Dena aldatzeko iraultza behar da, zerbait aldatzeko, berriz, nahikoa da jarrera kritikoa eta memoria “.

Bozkatu baino lehenagoko azterketa ahal den zientifikoena izan dadin, ondoko taula erabili dut. CC-BY-NC 3.0 lizentziapean dagoenez, nahi duenak jaitsi eta osatu dezake.

hausnarketarako taula cc-by-sa: arasanse

Horixe izan da gaurko lana, politikoena beraiena baino lan gehiago, aizu! Bueno, zintzoa izateko aitortu behar dut ez dudala minutu bat ere pasa hor azaltzen diren sigla batzuen informazioa aztertzen.

Eta beste gauza bat: sinestezina bada ere, ez ditut inkestak begiratu. Hori balentria, ez da hala?

http://dl.dropbox.com/hausnarketa-taula.odt

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz