Haurrak hiletetara joatea komeni al da?

Haurrak hiletetara joatea komeni al da? –

Mikel Garciak Argia aldizkariko Jendartean blogean.

Gertuko norbait hil da eta eramango al dugu haurra beilatokira, hiletara? Eztabaida izan dugu asteburuan eta galdera egin diogu gai hauek jorratzen dituen adituari. Pista argigarriak eman dizkigu, hainbat faktoreren araberakoa baita erantzuna.

Haurrak hiletetara joatea komeni al da?

“Interesgarriena haurrari edo nerabeari hiletara joateko aukera ematea da, haren iritzia eta nahia entzutea, eta erabaki informatua har dezan, inportantea da haurrari azaltzea zer aurkituko duen”, dio Naroa Martinez psikopedagogoak. Eta beti, bi aldiz galdetu, hasieran baietz erantzun arren aukera izan dezan atzera egiteko.

Denok ez gara berdinak, eta izaerak zeresan handia du azken erabakian. Baina baita aurretik izandako bizipenek ere, heriotza zenbateraino duen presente haur horrek. Horregatik, bide horretan inportantea da aurretiazko lanketa, egunerokoari lotuta dagoen heriotza jorratzea –etxeko landareena, bide bazterrean aurkitu dugun txori batena, herrikidearena…–, heriotza natural bizi ahal izateko. “Normala da inguruko baten heriotza egokitzen zaigunean konturatzea dolua jorratu behar dugula, baina aurretik hilerrira joan bagara paseoan –ez dezan hilerria bakarrik bizipen gogorrekin lotu–, heriotzaz jardun badugu… askoz errazagoa izango da dena, baita haur horrek hiletara joan nahi al duen erabakitzea ere. Ukrainako gerraren harira, ziur naiz haur batek baino gehiagok ekarri duela gaia hizpidera, eta heldu batek baino gehiagok saihestuko zuela horretaz hitz egitea; bada, prest egon behar dugu haurrak dakarren gaiari heltzeko”.

Behin beilatokira joatea erabakiz gero, pausoz pauso joan. Adibidez, kutxa ikustera gerturatu bai ala ez? Dena ez da zuri ala beltz, erdibideak ere badira. Eta une horietan laguntza emozionala funtsezkoa dela dio Martinezek. Horregatik, gurasoak oso minduta badaude heriotzarekin eta emozionalki haurrari arreta eskaintzeko moduan ez badaude, laguntza eskatu dakioke haur horrentzat konfiantzazkoa den beste heldu bati, une horietan akonpainamendua egin diezaion.

Haurrak hiletetara joatea komeni al da?

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

3 pentsamendu “Haurrak hiletetara joatea komeni al da?”-ri buruz

  • josu naberan 2022-03-23 18:09

    “Umeak hiletara joatea komeni al?”, duzue oraingo galdera.

    eta “NOLA ZAUDE?”, galdetzen didazue.

    Eta neroni “inpertinentzia” bat bururatzen: zelan ez ba komeni haurrei hiletetara joatea? Ezen nagusiok hilobirantz bideratu baitugu, inokulatu eta mokarditisaz hiltzeko arrikura. Adi bestela datuei, DAGOENARI.

  • josu naberan 2022-03-23 22:45

    Barkazan nire “inpertinentzia”, baina gauden egoera honetan ez dinat jasaten hipokrazia garaunik ere.

    Begira datuak (Diario-16):

    -2021ean, aurreko 12 urtetan baino lau bider kirolari profesinal gehiago hil dira arazo kardiobaskularren eta miokarditiaz, txertatu eta hiru-lau egunera.

    -aldi berean, 12 eta 15 urte bitarteko mutiko/nerabeetan, normalean baino 133 bider gehiago hil dira, hauek ere miokarditiaz, txertatu eta epe laburrera.

    -bitartean, “profesionalek” hirugarren eta laugarren inokulazioa gomendatzen ari dira.

    -hedabideek EZ dute notizia hori jasoten. “NO-NOTICIA” da.

    Eskerrak Suedia, Danimarka eta Inglaterra hasi direla horren aurrean erreakzionatzen eta datuak ematen.

    Egoera kriminal honen aurrean, hots, ume eta nerabe harategira bidaltzen ari garen bitartean, zer don HIPOKRAZIA besterik baino, umeak hiletara joatea komeni den eta halako fineziak eta begiramenduak planteatzea.
    Joan gaitzala infernura nagusi guztiok! eta begite nahi dutena umeak!

  • josu naberan 2022-03-24 09:02

    espero dinat nire gogoetak ez eragoztea hona ekarri duan gai zehatza: “umeak hiletara joatearen komenientzia”.

    Nire etena, aitortzen diat ezen “forma” aldetik ez dela izan egokia, baina uste dinat “eduki” aldetik bai etorri dela harira: “umeekiko komenientziak” baita gaia eta haria.

    Umeak hiletara joateari buruz, nire ustez ume bakoitzaren sentsibilitatea, sentikortasuna, kontutan hartu behar dela.

    Hor galdera litzateke ea zelan igarri ume jakin horren sentikortasuna.

    Gaia zabalik geratzen don.