Hasiera orria

Otsailaren 20an, zeure ordenadorearen lehen orri bihur ezazu beheko irudia 24 orduz. Bost urte beteko dira egun horretan EUSKALDUNON EGUNKARIA itxi zigutenetik. Zabaldu mezua, otoi.

hasierako-pantaila.gif

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

6 pentsamendu “Hasiera orria”-ri buruz

  • Otsailaren 20an, Egunkaria libre!…

    Otsailaren 20an Egunkariaren itxieraren 5.urteurrena zure ordenadorean gogoratu eta salatzeko deia…

  • Otsailaren 20an, goizeko 11:30tan, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean ekitaldi ireki bat antolatu da. “Gehiegikeriaren katea guztion artean gera dezagun”.

  • Euskaldunok pixka bat harrotzeko arrazoi batzuk baditugu: interneteko iraultzara garaiz iristeaz gain, komunitate txiki baina nahiko sendoa osatzen dugu. Horren erakusle da azken egunetako mugimendua: No time for love, Egunkariaren itxiera salatzeko post-ak… Dirudienez, gai gara eskubide urraketei erantzun argi eta irmo bat emateko, eta horrek asko pozten nau.

    Euskaldunok baditugu, hala ere, lotsatzeko arrazoi ugari. Egunkaria itxi zuten garai hartan, Joseba Pagazaurtundua Andoainen bertan ETAk tiroz hil zuen. Euskal blogaririk ba al dago basakeria horren aurka? Mobilizazioak, laguntza kanpainak, protestak… egon al dira? Mezua zabaldu al da interneten? Tiro haien oihartzunek ez al dizuete, zuei ere, 5 urte luze hauetan zehar amesgaiztorik sortu?

    ETAren basakerien aurrean isiltasuna nabaritzen dut inguruan, isiltasuna soilik, isiltasuna eta besterik ez.

  • Bakezalea, ikusten da ez zarela asko ibili blog honetan. Edo itsu zaude bestela. Hemen gaitz larri batek gaude jota: alde batekoak eta bestekoak egiten digu min. Ez bazenekien ere.

  • Auxi Goikoetxea 2008-02-19 11:15

    2003ko otsailaren 20an euskal irratian berria entzun nuenean, negarrez hasi nintzen. Guardia zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi, dena miatu, langileak atxilotu. Ezin zitekeen egia izan! baina bai egia zen!. ezintasuna, amorrua, atxilotuengatik beldurra,… Euskaldunon Egunkaria egunkari bikaina zen: informazioa, iritzi artikuluak, dena. Laster, jende askoren adoreari esker Berria jaio zen. Harpideduna naiz eta harro nago!
    Egunkaria libre!

  • Barkatu Konatxe, ez zintudan iraindu nahi, barkatu benetan.

    Badakit blog honetan behintzat alde batekoak eta bestekoak egiten dizuetela min, baita beste blog askotan ere. Nik azpimarratu nahi nuena, ordea, min horren aurkako ekimen kolektibo baten falta da, euskal blogosferako isiltasuna guztiz hautsiko duen ekimen baten falta.

    Besterik ez, eskerrik asko tarte honetan idazten uzteagatik, eta barkatu nire aurreko erantzuneko tonu beroegia.

    Ondo segi,