Hain urruti al gaude!

Ribera d’Ebren nago. Egun batzuk hartu ditut Ebro ibaiak Tarragonan egiten duen bidea ezagutzeko. Tokia zoragarria, ibaia ederra, paisaia ikusgarria. Eta erdi-erdian Ascó-ko zentral nuklearra.

Ascó-ko zentral nuklearra cc-by-sa: arasanse

Gaur, buelta bukatu baino pixka bat lehenago, Mora d’Ebre-ko taberna txiki batean, bertako gizon bat hasi zait hizketan: euskalduna ote naizen (antza denez, ezin ezkutatu), bera Lemoizko zentralaren erreaktore bat desmuntatzen izan zela Euskal Herrian, Bizkaia zoragarria iruditu zitzaiola eta jendea ere bai. Nik esan diot eskerrak Lemoizkoa ez zela martxan jarri, zentral nuklearrik ez zela existitu beharko munduan… Gizonak erantzun dit Ascón egon dela lanean duela gutxi arte eta horri esker daukala orain erretiro duina.

Isildu naiz. Batzuetan, hain hizkuntza diferentetan hitz egiten dugu!

Via verda Benifallet cc-by-sa: arasanse

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz