3 pentsamendu “Gure gazteak euskal mundura erakartzeko imajinak!”-ri buruz

  • Juan Inazio Hartsuaga 2018-03-28 09:49

    Ba, nik esango nuke bikain laburbiltzen duela gure agintariek eta gizartearen zati gero eta zabalago batek Euskal Herriaz eta euskal kulturaz duten irudi mentala, izan ere, egunero beste hainbat agerkaritan islatzen den moduan. Harridura izpirik ez.

  • Penagarria, baina ez pentsa euskal nortasunaren arazo partikularra bakarrik denik. Globalizazioan identitateen salmenta eguneroko gauza da, mendebaldean bereziki. Izatearen aspektu sakon, espiritual eta intimoak (pertsona eta herrien idiosinkrasia ezartzen dutenak) ignoratu eta azalekoa, ikusgarria eta materiala dena salgai jarri.

    Kapitalismoari “bertakoa” denaren barniza eman itxura polita edukitzeko, bertan bizi direnen arima usteldu eta “munduko hiritar” bihurtzen duen bitartean. Berezko nortasuna disolbatu, askoz ere salgarriagoa den kultur-aniztasun diruzalean murgiltzeko.

  • euskaldun bat 2018-03-28 20:10

    Erdaraz bizi diren euskaldunek ondo ikusiko dute irudi hau ziuraski. Euskaraz bizi garenok, modu konszientean euskarari lehentasuna ematen diogunok gara irudi hau gazki ikusten dugunak.