Gure errutina, gure ohiturak

Goizeko kafearen lurrina oraindik usain dezaket.
Ogi egin berriarenarekin ezkonduta, sudur zuloetan katigatuta.
Amaloi kafetegiak badu bere ikutua, bere xarma.
Agian soilik errutinagatik diot hau, agian eguneroko gauzak maitatzen amaitzen dugulako.

Azkenean ez al gara ba, gure errutina, gure ohiturak eta zelula mordoxka bat besterik.
Tira goizeko paranoiak.

Ekaitza bainuontzi batean