Gorde lekutxo bat

Zure ametsetan tarterik bada…
sartuko naiz ni ere bazterrak nahastera.
Zure ametsetan tarterik bada…
sartuko naiz
eta,
…eta ez naiz gehiago aterako.

Nork ez du izan inoiz, eguna akitu, ohera sartu, eta loa betirako izatearen irrika. Nork ez du izan kanpora ihes egiteko gogo hori, beste baten ametsen barrura. Demontre, ez oroitzearen edertasunaz gozatzeko, inork ezagutzen ez duen horretan. Ahazteko gogoratu beharraz, errealaz, zinezkoa denaz eta ezinezkoaz. Nork ez du izan inoiz, eguna akitu, ohera sartu, eta loa betirako izatearen irrika. Beno, tira, ez nadin gehiago luzatu:

Zure ametsetan tarterik bada,

gorde egidazu lekutxo bat.

Ekaitza bainuontzi batean