Gizakion norian

DSC_0104Idazteagatik, papera zikintzeagatik hasi naiz axotaz letrak, hitzak eta esaldiak marrazten. Arrazoi jakinik ezin dut aurkitu, ez dut koartadarik.
Ez da etxekolanak egiteko, ezta ere gutun bat idazteko… Idaztearen plazer hutsak mugitu nau.
Intentzioa komunikatiboa ez izan arren, azkenik komunikazio gordinean jausi naiz. Lasaitasun osoz idaztean, zuei sentitzen dudana tranasmititzen eta hizkuntza jolasgai bezala erabiltzean, esaldi bakoitzarekin orgasmo literario bat sentitzen.
Azkenean gizakiak komunikazioa du xede nagusitzat. Erlazioak mantentzea eta sozialki bizitzea. Horregatik gara gizaki; ezerezetik zerbait idazten hasi eta nork bere kantzontziloei buruz hitzegiten bukatzen dugulako.

Oier

Ekaitza bainuontzi batean