“Giri arrunta eta Giris navarrorum”

Jaiki eta eguzkiaren hozkadek udaberria aspaldi bukatu zela oroitarazten dizute; oporretan zaudela, beste hainbat eta hainbat ikasleren gisan.
Eguraldiak ez du laguntzen ez… Bi aukera dituzu: Koadrilarekin hondartzara joan musera eta futbol partidatxo bat jokatzera edo neskari deitu eta hondartzara joan (hori bai kuadrilako leoi gosetiengandik hogei bat toldo urrunago.)
Prakak txaparroengatik trukatu, kamiseta “kuiksilberrari”, urte osoan armairuan ezkutuan izan duzun horri, naftalina usaina kendu eta “Arnette txafliak” ipinita malekoirantz zoaz.
Etxetik atera bezain laster izaki arraro bat ikusi duzu “giri arrunta” bezala ezagutzen da adituen artean. Coronel tapioca bixera, “I love… NY” kamiseta aski ezaguna, koadrodun bainujantziak titietaraino igoak, eta sandalia batzuk bere “nike” kaltzetin zuri eta guzti… inoiz ikusi duzun zuririk zuriena, eskerrak “arnette txafliei.”
Halako espezimenak taldetxotan ibili ohi dira eta ugari ikusi dituzu malekoi bidean.
Gipuzkoa kalea igarotzera zoazela… “La burundesa!!” … Iritsi dira… Giris Navarrorumak, Diario de navarra besapean, frexkera eskuan otartxoa toallekin eta “Patxaran la navarraren” eguzkiaren aurkako bixera. Urrutitik ezagutu daitezke bai.

Jada malekoian espezimen pila, elkarrekin nahasita. kaosa.

Han dira koadrilakoak, bazoaz kamuflaturik mus partida botatzera.

Ekaitza bainuontzi batean