Gezurrak, beldurrak, zuloak

Gezurrak,
beldurrak eta zuloak.
Zuloak mendiko bide zidorren ertzetan,
sasi artean. Zuloak barreneko ideietan.
Zeruan hodeietan.
Galtzadan.
Poltsikoan eta belaunetan.
Arratsalde zulatuak,
goizak eta gauak,
eta begiaren zuloa…
Zuloak dira gezurrak.
Gezurrak dira zulo,
beldurrak eta zuloak.
Zuloak eta beldurrak, eta gezurrak, gauza bera dira.

Zulatu nahi gaituzte,
zulatu nahi ditugu,
zulaturik gaude.
Gezurrak,
beldurrak eta zuloak.

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude