Gertu egon gara

Gertu egon gara –

atzerakontu Gertu egon garaGertu egon gara. Astero. Zuek ziurrenik ez duzue nigan pentsatu. Nik zuengan bai. Asko. Azken hilabeteak desberdinak izan dira zuek gabe. Hutsune nahiko nabarmena utzi duzue. Zuek ordezkatzen saiatu naiz, baina ez didate utzi.

Badakit askok plan jakin batzuk egiteari utzi diotela zuengatik. Nik ez. Hori ez. Astero astero zuen lurretara hurbildu naiz, barre egin dut, negar ere, lo ere. Oso pozik atera naiz eta oso dezepzionatuta ere. Hitzak ahoan ezin sartu batzutan. Ahotsa ezin kaleratu bestetan. Hilabete hauetan, nor edo nor lasai egon da zuek gabe. Asko gozatu du zuen hutsune hori. Hots, soinu, ahots eta melodiak garbi iritsi dira entzumenera. Inongo oztoporik gabe. Sentitzen dut pertsona horiengatik.

Aste honetan berriro ikusiko dugu elkar. Aste hau desberdina izango da. Aste honetan ez dut goserik pasako. Aste honetan ez naiz ur botila batekin soilik konformatuko. Aste honetan ikusiko dugu elkar. Ene krixpeta maiteak.

ZUZEUko erredakzio kide

Zer duzu buruan “Gertu egon gara”-ri buruz

  • josu naberan 2022-02-17 13:57

    tonto-samarra ere banaun eta, esplika ezan, faborez zer joño den KRIXPETA demonio hori. GERIZPETA edo?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude