Gaurko egunez

Gaurko egunez

Balkoira atera den artilezko jertse gorridun amonak, zihurrenik ez daki zertarako ari diren etxearen kolorea aldatzen. Hain zuzen, zaharkitua zegoelako; baina hori amonak ez du ulertzen, berari ere denborak zimurrak atera baitizkio.

Nik ere, egia esan, tabernatxoko lehiotik nire 19 urte tĀ“erdirekin ere, ez dakit zertarako berritzen duten etxe zatar bat… Zaharra zelarik sinisgarriagoa zuen zatartasuna.

Gaurko egunez ekia atera zait, zerua urdindu da…
baina udaberria oraindik ez da iritsi ene bihotzera.

Bihar arte

Oier

Ekaitza bainuontzi batean