Gardenaren ispilu

Gardenak ez du ispilurik behar, ez baitu erreflexatzeko tapakirik, ez eta ere maskararik ere.
Gardenak ez du egunkaririk erosten, gardenak internetetik guztiak irakurtzen ditu. Soilik gogoa duenean, bestela mendira doa, edo nobela bat irakurtzen du. Gardenak ez du kaferik edaten, nahikoa du basokada urekin. Gardenak ez du esan gezurrik sekula, ixildu egin da. Gardenak beregan du ispilua, beregan begi guztiak, baina gardenari ezin zaio imitatu. Gardenak zakukada bat kopia txar ditu munduan.
Gardenaren ispilu izan nahi dutenak.
Gardenak haserrea pizten du, inpotentzia, nahi eta ezina, barreneko bortxa eta…
…eta gardenaren baldintza ezinezkoan dago.

Ekaitza bainuontzi batean