GARABI TALDEAK LEHEN LANA AURKEZTUKO DU: “Bihotz beltzen kluba”

Zarauzko Garabi taldeak, Bihhotz Beltzen Kluba izeneko azken lana aurkeztuko du Abenduaren 4an 21:00etan, Euskalduna Tabenan. Azkenportupe estudioetan Mattin Epelderekin grabaturiko lanak, sei kantu eta bi olerki musikatu ditu. 3€tan salduko dute diskoa.

Duela urte bat baino apur bat gehitxeago hasi zuen bere ibilbidea Garabi taldeak. Axier Arriaga eta Oier Arantzabalel uda bero batek inspiratuta, aspermenaren ondorioz segurki, olerkiak eta musika uztartzeko proiektu bati ekin zioten. Urtebete ibili ziren hara-hona, irudimena aske utziaz… eta azkenean… azkenean publikoari lan bat aurkezteko beharra sentitu eta Eskoriatzako Poesia astean lehen emanaldia eman zuten. Lanarekin gustura, Harrabots unibertsitarien kazetan eman zuten beren bigarren kontzertua, Anje Duhalderekin batera, eta beranduago Larrabetzuko gaztetxean. Aurrera zihoan proiektua, ilusioz dena da posible, ez?

Baina talde bezala doaz urte bat, eta talde bezalako ibilbide hori Kafe Torero kultur egitasmoaren barne emandako kontzertu akustikoan hasi zen, bertan sortu zen Garabi musika taldea. Mikel Lazkano sartu zen gitarran, ondoren baxuan Oihan Larrañaga eta azkenik, Imanol Etxeberriaren aportazioa eta gero, Ander Zulaika perkusionista. Garabost? ez Garabi izaten jarraitzen zuen, baina, bost ziren. Hobe esanda bost dira.

Maketa, esan bezala, Mattin Epelde lagunarekin grabatu dute Azkenportupe estudioetan eta Abenduaren 4an aurkeztuko dute Euskalduna tabernan iluntzeko 21:00etan, ANIMATU!

Ekaitza bainuontzi batean