GARABI musipoema taldea LEIZEN

Esan bezala, azaroaren bederatzian GARABI musipoema taldeak joko du Donostiako Leize-gorri pub-ean. Olerki errezitatuak, olerki musikatuak, doinu bluesero eta akustikoekin uztartzen dituzten boskote zarauztar hau indartsu hasi da panorama kulturalean, azken finean, gauza desberdin bat eskaintzen diotelako entzuleari. Zarauzko Kafe Torero kultur egitasmoaren barnean eta Santurtzin jo ostean, lehen aldiz Donostian joko dute.
Hasiera batean bikote soil zena, orain, boskote bihurtua. Proiektura elkartu den azken musikaria, Ander Zulaika bateria izan da eta honekin batera Mikel Lazkano (gitarra elektrikoa), Axier Arriaga (Gitarra akustikoa), Oihan Larrañaga (baxua) eta Oier Aranzabal (ahotsa, armonika) izango ditugu Leize tabernan.
Boskote zarauztarra laster hasiko da maketa grabatzen eta beraien lana ikustera animatzen zaituztegu.

NON: Leize Gorri Pub C/Zubieta nº9, del Barrio de Miraconcha (DONOSTIA)

NOIZ: Azaroak 9, Ostirala ORDUA: 21:30

Ekaitza bainuontzi batean