Galderak

Galderak –

Umetan izaten da garai bat denagatik galdetzen dena, ingurukoei une larriak pasarazteraino. Oso ariketa sanoa da helduaroan noizean behin praktikatzea eta uda aurretik dugula pentsatzeko astia izango al dugu! Azken aldian burura etorri zaizkidan hainbat galdera zuekin konpartitu nahi ditut. Hona hemen:

Galderak

Zergatik jarraitzen du denak herritarron ardura eta errua izaten?

Zergatik ez dituzte gure agintariek osasun zerbitzuak indartu?

Zergatik nahiago dugu pentsatu birus hau laborategi batetik ihes egindakoa dela, planetako ekosistemak hondatzen ari garelako etorri dela pentsatu ordez?

Zergatik onartzen dugu jendea gosez hiltzea munduan?

Zergatik uste dugu oso informaturik gaudela eta gero ez da egia?

Zergatik fabrikatzen eta saltzen ditugu oraindik armak Euskal Herrian bertan?

Zergatik ez dugu elkar errespetatzen eta bakean uzten bakoitza den bezala izaten bere aberastasunean?

Zergatik hiltzen dira hainbeste pertsona lan istripuz?

Zergatik jarraitzen dugu obra faraonikoak gure zergez ordaintzen eta ez funtsezko eskubideak (osasuna, hezkuntza, ikerketa eta kultura)? Zergatik da dirua ia denaren motorea?

Zergatik nagusitu da politikan mokoka aritzea? Zergatik ez dute politikariek hartuko dituzten neurriez hitz egiten?

Zergatik bozkatzen diegu? Zergatik ez dugu bozkatzen? Zergatik ez da abstentzioa eta bozkatzera joaten ez direnen portzentaia hutsik geratzen parlamentuetan (aldi batez bederen)?

Zergatik ez dira gorroto delitu gisa hartzen euskararen kontra hartutako neurriak?

Ziur askoz gehiago eta zentzudunagoak bururatzen zaizkizuela, ze aspaldian opor beharrean nabil. Ea erantzun gutxi batzuk ere hausnartzen ditugun, nik errazena egin baitut, galderak botatzea!

Galderak

2 pentsamendu “Galderak”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude