Fikziorako eskubidea

images-21.jpg
Mariek, liburua oparitzeaz gain, idatzi egin digu. Egun hauetan puri-purian dabil telebista frantsesetan, irratietan, egunkarietan… Eta, esango nuke, hemendik gutxira areago ibiliko dela sari handi baten karietara. Ezin ditugu hemen korrespondentzia intimoari dagozkionak erakutsi, baina bai nahi dugula bederen, gai honekiko eta honekiko interesa agertu zenutenei, zerbait esan. Mariek dio ez duela prozesurik hasiko Camille Laurensen aurka, ez dela hori bere estiloa, nahiz eta erabateko erabakirik ez duen oraingoz hartu. Ez dezagun ahaztu Mariek maite zuela Laurensen PHILLIPHE liburua, plagio eztabaida honen oinarrian dagoena. Mariek dio, halaber —eta hau esateko modukoa da—, bere kasua dela eta, azken finean, kontu bat ari dela nagusitzen Frantzian, alegia, fikzioa idazteko eskubidea.: Le débat s’est déplacé sur le droit à la fiction (peut-on tout dire en fiction ?… ). Daphné du Maurier idazleari gertatutakotik ikasten ari dela dio bestalde, hura ere akusatua izan zela plagio egiteaz REBECCA eleberria argitaratu zuenean. Mariek dio, ordea, Rebecca emakume guztiak direla eta horregatik identifikatzen direla irakurle asko eta asko (eroak barne), han kontatzen diren gauzekin. Eta nik diot, baina ez al zen horixe literatura egitea? Kontu betiereko eta unibertsalak, asmakizun eta ahots berriz kontatzea? J’ai appris que Daphné du Maurier avait été accusée de plagiat pour “Rebecca” aussi, et beaucoup d’autres histoires : quand un livre a beaucoup de succès, beaucoup de monde peut s’indentifier, y compris les fous. Et les fous croient toujours qu’on leur a pris leur histoire, ou leur vie. “Rebecca”, tu penses : c’est l’histoire de toutes les femmes. Et c’est pour ça que c’est un grand livre. Toutes les femmes viennent toujours après une autre femme dans la vie d’un homme, ne serait-ce que sa mère.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)