(Ez)tula

(Ez)tula –

Ez da posible. Orain ez. Joder, kontrolatu. Bueno lasai, geltokia hurrengoa da eta ez da asko falta. Eta eztula baxu-baxu egiten badut? Denak izango ditut begira. Gertuegi gaude. Ez, ez, eutsi egin behar diot. Baina tira, horretarako dago musukoa, gainera hemen denok daramagu bat. Ai ama hau eztula gurea dudana. Azkura kentzeko eztarria garbitu egingo dut, burua pixka bat jaitsi eta barrura egiten badut ez da inor ohartuko. Putza! Zenbat denbora daramat musuko berdinarekin? Kaka zaharra, filtroa aldatu gabe dago. Edo desinfektatzen utzi nuen? Baina lau ordutarako bakarrik balio duela uste dut, eta ni lanetik bueltatzen. Zu bai zu ganorabakoa. Baina, eta parekoak, horrek aldatuko zion filtroa? Ondokoak astebete darama gutxienez berdinarekin, zikin zikina dago. Eta hau jendez josia dago…

Ai ene eztula. 

Toju-toju. 

(Ez)tula

Nire begietatik ...