Eztanda eskandalagarria

img_2764.jpg

Ez ginela San Juan de la Cruz idatzi genuen hemen. Azken bi egunotan, ordea, eztanda egin dute idazten dudan lekutik metro erdira sortu diren amarilisek. Hainbestekoa da argia eta kolorea, ezen lehenengo aldiz bainago behartua eguzkitako betaurrekoak jantzita ordenadore-pantaila aurrean eseritzera. Ez dut ganorazko bi letra idazten asmatzen ahal. Kanpora ere oihal-geruza moduko bat begietan jarrita irteten naiz, loreeek itsu ez nazaten. Hainbestekoa da edertasuna!

img_2763.jpg

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

3 pentsamendu “Eztanda eskandalagarria”-ri buruz

  • ..Eta hurrengo asteko saioko sorpresaren pista bakar bat ere ez..?

  • Gure sorpresa OJA KODAR izeneko emakume batekin elkarrizketa egitea zen. Hitzordua ere bagenuen berarekin. Orson Wellesen alarguna, gidoigilea, musa, idazlea, antzezlea… Baina ospitalera sartu eta operatu egin zuten eta, beraz, guk nahi genuenik ez da atera. Ez da egongo sorpresarik, ba.

  • OJA KODAR!!
    OSTRAS!!
    Ea ba azkar osatzen den eta berarekin egoteko aukerarik duzuen.
    (zenbat kontu interesgarri izango ote ditu!)