Ezer berririk ez, gauza garrantzitsu asko

Laurrogei urte pasa zituela, maiz aditu diot nire lagun bati “gauza ageria”. Manex zenak hori erraten zuen anitzetan gauza bat begi bistako zenean. Blog honetan aipatuko ditudan kontu gehienak horrela izanen dira, gauza ageriak. Baina horrek ez du erran nahi oso garrantzitsuak ez direnik. Ardatz nagusia komunikazioa izanen den heinean, arlo horretan garrantzi handia dituzten ezaugarriak eta eginbeharrak aipatuko ditut, edo hobeto erranda komunikazioan horiek duten garrantziaz ohartarazten saiatuko naiz. Zuetariko askok pentsatuko dute “baina honek ez du ezer berririk esaten”, eta arrazoia izanen duzue, blog honen helburua ez baita gauza berriak edo ezezagunak argitara ematea, baizik eta jakina diren kontu batzuei arreta ematea. Blog honekin nabarmendu nahi dut komunikazio on batek elkarte, erakunde, enpresa, egunkari eta kirol taldeen kudeaketan asko lagundu dezakeela. Lagundu dezake zuen irudia, edo jendeak zuetaz duten iritzia hobetzen, salmentak areagotzen eta kasu okerrenean, krisi egoera bat azkarrago gainditzen.

Gisa berean, oso argia gaur egun egia daukana. Nik behintzat ez daukat. Baina saiatzen naiz iturri guztietatik edaten, alegia nire ingurukoek daukaten ezagutzatik ikasten. Horrenbestez eskertuko nizueke, idazten dudanarekin ados ez zaudetenean jakinaraztea eta zuen iritzia argudiatzea.

Gaurkoz hori da dena. Datorren astean gehiago

Xan Harriague

GAUZA AGERIA

12 pentsamendu “Ezer berririk ez, gauza garrantzitsu asko”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude