Ez gara San Juan de la Cruz, baina…

img_2741.jpg

Ez dut landarearen izenik esango ez dakit eta: beti ahazten zait (Baten batek jakingo ahal du, hemen esateko). Baina bera da gure etxekoetan urtero gehien txunditzen naunea, egiten da handi, egiten da eder, egiten da gorri, egitean da izugarri… Gainera, aurten umeak egin ditu. Baten lekuan bost edo sei. Behatu ondo, oraindik ez da zabaldu. Lorontzian dago, ondo begiratu ezkero, baten lekuan datoz bi, oraino ireki gabeak. Bic boligrafoa jarri dut tamainaren adierazle, ez da asko ikusten, dena dela. Aurki dira lerden. Eta nik behatuko ditut txunditurik (eta zuek ere bai, bizi banaiz mundu alu honetan —ez da txantxa, zalantzak ditut—), begietako ikuskizuna sinetsi ezinik. Gure kontrakoak dira landareak, ez dute sikoanalistetan deus gastatu beharrik: apenas mineral eta gatz batzuk eskatzen dituzte, ederraren ederrez lehertzeko. Bitez.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

2 pentsamendu “Ez gara San Juan de la Cruz, baina…”-ri buruz

  • KONATXE:

    LORA HORREN IZERNA “AMARYLIS” DA. DEITURA ZIENTIFIKOA “HIPPEASTRUM”.

    OSASUNA ETA ASKATASUNA

  • […] Ez ginela San Juan de la Cruz idazten genuen hemen. Azken bi egunotan, ordea, eztanda egin dute idazten dudan lekutik metro erdira sortu diren amarilisek. Hainbestekoa da argia eta kolorea, ezen lehenengo aldiz bainago behartua eguzkitako betaurrekoak jantzita ordenadore-pantaila aurrean eseritzera. Kanpora ere gasa moduko bat begietan jarrita irteten naiz, loreeek itsu ez nazaten. Hainbestekoa da edertasuna! […]