“Ez gara inkomunikatuta egoteko gai bla bla bla”

“Ez gara inkomunikatuta egoteko gai bla bla bla” –

Aste honetan gauza asko gertatu dira. LABI disolbatu da, eguraldi nahiko ona egin du (Gipuzkoan behintzat), 2022an San Tomas eta Danborrada ospatuko direla iragarri da (barkatu ene donostiar-zentrismoagatik, aipatu behar nuen) eta Mark jaunak mundua ordu batzuez geldiarazi du.

Azkena izan ezik, gertaera guztiak positibotzat hartu ditzakegu. Azkena ez da txarra, detox teknologiko bat eragin dezake, denok behar dugula. Baino, momentuan “kaka zaharra” bezalako bat bota zenuen ziur (Mark-ek ere). Bidalketaren erlojutxoari pare bat begirada bota zenizkion gutxienez. Erradikalenek mugikorra itzali eta berriro piztu zuten, wifia kendu eta berriro jarri.

"Ez gara inkomunikatuta egoteko gai bla bla bla"Whatsapp-a erori zela ikusi ondoren, Instagram-a erori zela ikusi genuen. Influenzer gaixoak… Eta ondoren, Facebook delako aplikazio bat. Ez dakit ondo azken aplikazio hori zer den, argazkiak edo ezkondua zauden edo ez argitaratzeko dela uste dut.

KONTUA DA, Whatsapp, Instagram eta Facebook erorita, gizartea ezin komunikatu gelditu zela. Eta orduan, oasi horren erdian, alternatibak ateratzen joan zirela. Egoera komentatzeko: Twitter, ghostingeatutako horiekin elkarrizketa insustantzial bat edukitzeko Tinder eta egunerokotasuneko txateo hori ordezkatzeko SMS.

SMS bai. Nik aspaldiko partez, 2 jaso nituen. Eta momentuan ideia oso ona iruditu zitzaidan. Aspaldiko garaietara bueltatu ginen une batzuez.

Eta askok pentsatuko duzue, hemen dator betiko hausnarketa: ez gara inkomunikatuta egoteko gai bla bla bla. Ez. Ez da hori. Hor doa nire hausnarketa: zergatik, ZERGATIK, kostatzen zaigu hainbeste telefonoa hartu eta deitzea? Zergatik diegu hainbeste beldur deiei? Zergatik gaude hain eroso testuan eta ez hitzean? Kitto, txapa guztia horretarako…

ZUZEUko erredakzio kide

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude