Ez du etenik

Itsasoaren orruak ez du etenik
malekoitik dabiltza txirrindulari klandestinoak
beti dago surfistaren bat
Mollarri ez da mugitzen,
ez eta Talaimendi ere.
Santa Barbara beti egon da Talaimendiri begira.
Inoiz ez diote elkarri muxu eman.
Itsasoa izan dute beti erdian.
Baina euria egin duen
guztietan
biak busti dira
udazkenean
kolore arrez jantzi
neguan biluztu
elurra egiten duenetan
biak zuritu
Kaioak zabortegitik itzultzeko zain
esaten diot ahapeka kafeari
eskerrak gu ez garela bi mendi.

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

57 pentsamendu “Ez du etenik”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude