Ez da beharrezkoa

Ez da beharrezkoa – 

Ez da beharrezkoa ahultasuna erakusten dizun pertsona baten aurrean zaunka hastea. Edo urduri dagoen pertsona bat are gehiago kikiltzea. Ez da beharrezkoa bere buruarekin frustratua dagoen norbait psikologikoki gehiago matxakatzea. Oro har. Bizitzako esparru guztietan.

autoeskola

Badago, ordea, sektore bat, mikromundu bat, lehen lerroetako hori modu erradikalean azaleratzen dena. Mikromundu horretatik, gizartearen ehuneko oso handi bat pasa ohi da. Mikromundu horren esperientziak partekatzean, figura jakin bat izan ohi da hizpide beti. Figura honek lehen lerroetako zapaltzailearen joera guztiak jartzen ditu praktikan. Ahul dagoenari zaunka egiten dio, urduri dagoena gehiago kikiltzen du, frustratua dagoen hori psikologikoki gehiago matxakatzen du eta pertsona bati geratzen zaion motibazio aztarna nimiño hori segundutan desagerrarazteko gai da. Gidabaimeneko azterketa praktikoko aztertzaileez ari naiz, bai. Ez da beharrezkoa horrelakoa izatea.

 

Ez da beharrezkoa

Nire begietatik ...