Euskal Herriaren orena

Euskal Herriaren orena –

Tira, batetik Joko Olinpikoak, denek kronometroak eskuetan dituztela; eta bestetik Einstein jauna, denbora ez dela existitzen eta.

Euskal Herriaren orena

Bada ala ez da existitzen?

Dérragun lehenbailehen: “denbora” (oro) ez da existitzen, zeren kontzeptu hori geuk asmatu omen baitugu, Eguzki, Ilargi eta gainerako asturu-mugimenduak alderatzearen ondorioz; baina “orenak” (oro-an-en) bai, geuk aplikatu dugulako “denbora” kontzeptu abstraktua erlojuetara, orduak, minutuak eta abar hainbanatzeko. Eta hortik, gainera, tramankulu eta kontaduria fikziozko horien mende bizi izatea guztiok; olinpiar lehian, adibidez, segundo-milarenak erabakitzen du.

Bada, orenak, izatez, guk geuk asmaturiko fikziozko denbora-zatiak baldin badira, zergatik ez erabaki, diot nik, “Euskal Herriaren garaia, sasoia eta ordua oraintxe berton izatea? Berebiziko egoki litzateke.

Baina uste dut erabakia hartua dugula daborduko, hala Gasteizen, nola Baionan eta Donostian. Herenegun 2 mila izan ginen, atzo 6 mila, eta etzi auskalo zenbat. Aurrera bolie, askatasuna lortu arte.

Nahiz eta Londonen bestela pentsatu eta jendea plazara irten Askatasuna (Freedom Day) ospatzera, euskaldunok argi daukagu oraindik ez dela iritsi gurera Askatasun Eguna eta Orena. Alta, bai ordea, urratsez urrats haren bila abiatzeko ordua. Gainera, Kapitalismo berriaren eta Farmakotegien eraso hau mundu mailakoa izanik, erantzuna ere halakoa beharko du: mundu mailakoa.

Ekimen honetan, Euskal Herriek berebiziko eginkizuna daukate, esan bezala. Izan ere, antzinako kontua da gurean “Auzo Lana”, nahiz eta orain Jaurlaritzak bere propagandarako baldarki darabilen hitza izan (auzolana edozertarako eta ezertarako ere ez). Baita ohizkoa izan dugu Zelaiko Batzarra, aspaldiko antolamendu demokratikoa, nahiz eta orain Alderdiek okupatu duten zelaiko plaza. Eta geure-geurea dugu Auzoen dinamika dinamikoa, nahiz eta egungo nagusiek Espektakulua lehenetsi.

Berba batez, iraultzarako baldintza guztiak betetzen ditugula, soil-soilik… kritikoizatearen baldintza behar.

Ez pentsa batere erraza denik Sistemarekiko kritiko izatea. Begira populuak nola irentsi dugun bete-betean dogma eta bertsio bakarra, negazionista handienen eskutik irentsi ere, gaur bizi dugun egoera honetaz.

Erran digute “birus malapartatu bat” etorri zaigula ez dakit nondik, Covid-19 deritzana. Esan digute, halaber, mundu guztiak txertatu behar duela, ez soilik behin eta birritan, baizik eta urtero gutxienez. Nerabeak eta umeak barne, munduko ezein laborategitan isolatu ez duten Covid misteriotsu horri aurre egiteko. Eta zein modutako txertoz? Txerto espirimentalez, hots, aurten arte txerto ororentzat derrigorrezko izan diren ohizko protokoloak bete ez dituztela. Bulda berezia ote? Eta usuenek txerto geniko-genetikoak direla, hots, gizakiengan inoiz inokulatu ez direnak. Beraz, bide batez frogatzekoak.

Esaten ari zaizkigu, oraindik, “edozer gauza” dela hobe “gaixotasun” hau baino. Tira, ba al dakite eurek ere zer esaten ari diren? Bada, jakin bezate “aditu” edo “iragarleok”, dioten hori gehiegi jakitea dela. Izan ere, inokulatzen dabiltzan txerto hauen saltzaileek eurek ez dutela jakin nahi ezertxo ere beraien txertoen albo-kalteez. Baldintza-klausula bat ezarri dute bereziki ezarria: ez hartzea euren kargu inolako albo-kalteren erantzukizunik. Bapo.

Beraz, nola ausartzen gara “euskaldun zentzudun” fama daukagunok halako txertoez txertatzera gure ume eta nerabeak? Halako neurrian galarazi ote digu “euskal sena” gure erakunde eta agintarien kanpaina itsuak? Jabetzen al dira, eurok, zein eliteren zerbitzutan dabiltzan?

Orain badakigu “bertsio bakarraren” iruzurrak burua jan digula. Bada, inoiz txarra izan bada, ezin izan oraingoa baino sasoi desegokiagoa dogma eta bertsio bakarrerako.

Lehenik eta behin, mikrobiologia mailan sekulako iraulia ari delako gertatzen oraintxe, mikrobiologia mekanizistatik organiko edo integratibora jauzia. Stefan Lanka biologo alemaniar ospetsua dugu irauli horren abanguardiako bat, eta zera aholkatzen digu: “den-dena ezbaian jartzeko unean bizi gara” (Wissenschaftplus aldizkarian 3 artikulu luze idatzi berri ditu auzi horri buruz).

Are gehiago ezbaian -diosku Mª jose Mz. Albarracín andereak, Biologia eta Inmunologia katedradunak-, une honetako txertoez: “inefikazak izateaz gain, arriskutsuak dira” (Discovery Salud. Uztaila-abuztua, 2021).

Zeini egin behar dio kasu oinezko honek? Ez behintzat behe-lainopean galduta dabiltzan hemengo nabigari itsuei, dela EHUko lemazain, dela Jaurlaritzako Kapitain.

Azkenik, esan bezala Zientzian oinarri-oinarrizkoa  den neurria, “Prebentzio Printzipioa”: ez erabili seguru-segurua ez den ezer. Eta nire galdera inozoa: zer dela-eta arau ezin zientifikoago honi hain kasu gutxi egitea orain, inoiz baino beharrezkoagoa denean?

Zeren urrezko arau hori guztiz zentzuzkoa baitirudi; norat joan da, bada, euskaldunon zentzu famatua? Honek guztiak bistakoa dirudien arren, egungo kanpaina globalak izutu egin gaitu lehenbizi, apropos; eta azkenik, populua itsutu eta ororen burua jan.

Ba dagoeneko heldua da urratsak emateko garaia: Euskal Herriaren Orena. “Aski!”, esateko ordua.

Aski da pentsaera bakarreko errejimenaz;

Aski, kazetari jatorrok, laupabost Desinformazio Agentziaren menpeko izateaz;

Aski, “pandemia dela-eta, hainbat giza eskubide murrizteari;

Aski, dena delakoaren izenean, jokabide demokratikoari trabak jartzeari. Are gutxiago gardentasunik gabeko datuak eta mezuak bitarteko direla.

Jarrai bezate Baionako eta Donostiako bilkurak, bihar-etzikoak eta hurrengokoak, beren aitzinasmoekin.  Nahiz eta betiko hedabideek “negazionista” deitu (nori eta geuri, hain zuzen), edota “txerto-kontrako” (hala, horrela, bultora), gu geurera. Badakigu zerk biltzen gaituen, hasiera-hasieratik utzi genuen argi: gardentasuna eta demokrazia eskea.

Nano gara, baina hazi egingo gatzaizkie laburrera; oraindik nano gara, bai, baina hazi egingo gatzaizkio Sistemari, agian berak uste baino lehenago.

Beraz, gaur egun denok egiten dugu berba segundoez eta orenez. Bedi, bada, Euskal Herriaren Orena!

Euskal Herriaren orena Euskal Herriaren orena

Gautegiz-Arteaga. Saiakeraegilea eta itzultzailea. Zamora-apaiz kartzelako

12 pentsamendu “Euskal Herriaren orena”-ri buruz

  • Fedeak biltzen zaituzte, eta fede horrexegatik, jasotzen dituzuen erantzunak ez dituzue ikusi nahi. Arrazoiak ezin du deus egin fedearen aurrean.
    Segi ezazue sinesten zuena “gardentasuna eta demokrazia eskea dela”, eta ez duela zerikusirik fedearekin.
    Pax vobiscum.

  • BA OTE euskaldun fededun
    Nor zu besteko fededun, ematen dizuten menú bakarra bete.betean irensten duzun.hori, Mezatako sermoia bezala.

  • Kontxo, orain ulertzen dut dena, Josu. Discovery Salud duzu informazio iturri…
    Discovery Salud, DSalud!!!!!!!!
    JAJAJAJAJAJA!!!!!!!!
    Ai ama, txiza urtengo jat!!

  • noizean behin DS ere,
    goizeko BERRIA pastel ustelarekin batera.
    Denetik probatu tanta bat.
    ZAIN DA BA ZURE ITURRIA, Itturria?

  • Bat Oteri eta Iturriari: ikusten denez argudio batzuk edo diskurtso bat bota beharrean txisteak egitera jotzen duzue. Kontua da txisteak egin nahi dituzuela besteak beste Josuk salatzen duen haurrak masiboki medikamentu genetiko esperimentalal batekin inolkulatzeari buruz.
    Aspaldi ez nituen hain burugabeak ikusi!

  • Eta barre egiten segituko dut. Barregarria baita, oso.

    https://www.youtube.com/watch?v=Oi5cmaY6x8o

  • BARRE *ABO ARRE

    ABO NABARMENA

  • Pako Iriarte 2021-08-06 10:07

    Bi jokabi daude. Guztiak barne direlarik. 1. Aurrean duzuna menpeko hartu nahiezkoa. Eta, 2. Aurrean duzuna berean entzuna izatea.
    Aukeratuz goaz BIZITZAn. Bere ordainetan dugu sentipena. Bakarkakoz osatzen dugu guztiona.
    Eta guztion ganakoan sentitzen dugu bakoitzona.
    Nola hago? Nola sentitzen zara, lagun?………..….. Erantzuna bizi dugu. Besarkada bat guztioi. Eta eskerrik asko Iosuri, basaerrean hitzak jartzeagatik hazi.

  • “orenak” (oro-an-en)???? Orenek ez ote dauka zer ikusirik ondorengoekin? hora (gaztelaniaz eta latinez, hour (ingelesez), ??? (hora) grezieraz, heure (frantsesez). Denek euskaratik hartuko zuten? Ala euskarak greko-latinetik?

    Argudioak gure ametsak berresteko ala errealitatea ezagutzeko nahi, horrela eraikitzen ditugu.

  • Ba azaleko albiste nagusitzat txertoen magnetismoa frogatuta dagoela dioenetik ez dut tanta bakar bat ere hartuko.
    Mesedez!!

  • Negazionisten informazio gardena: txertaketa eremuetan grabatutako bideoak #nieznaiz txertatuko hagstag-arekin (A ez? Ta nola sartu zara? XD), tronbositzat aurkezten orratzarekiko beldurraren ondoriozko zorabioak….
    Enfin

  • Kaixo AGATZ
    KORO/ORO
    antzinako Kretatik dator eta GUZTIZKOA esan gura dauka.
    Aurre.indoeurparra, zuk aipatzen dituzunen aurrekoa.

    OREN (ORDU) OROren (ORO.AN) zatia Edo OROtik datorrena (en) da.
    Latín eta gainerakoak oraintsukoak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude