Etorkizunari gutuna


Kaixo Etorkizun,

Bada zer pentsatu geroan suertatuko diren gauzei buruz. Mila galdera egiten dizkiogu gure buruari, itxaropen anitzen sortzaileari, erantzun antzuak jasotzeko. Zer pentsatzen duzu etorkizun?!, zure ardiei –*artega- otsoaren ahoan edukitzeak, poztasuna emango dizula? Ez.

Gure geroa muta dezakezu, urde zikin hori!, baina ez duzu *fitsik eginen. Bere horretan lagatzen duzu gerokotasuna, gure zori txarraren esku; arduragabekeria ikaragarria. Milioika izaki akabatzen dira egunero zure axolagabekeriaren poderioz, izan ere, botereak zure buruarengan pentsatzeko betarik ez dizu uzten. Ez zaidazu esan etorkizuna gure esku dagoenik, ez baita egia -bizitzan- guk ez baitugu erabakitzen zer gerta litekeen eta zer ez.

Zer egin zenuen Katrina ekaitz bortitza “New Orleans” zaharrera zihoala jakin zenuenean? Txintik ere ez. Zer egin zenuen, holokaustoa eman zenean? Deus. Zer egin zenuen, inperialismoaren garaian koloniak esklabutza odoltsutik *anparatzeko? Deus.

Gaur egun zer datorkigu zurekin batera?, orain arteko txikizio eta negar zitoinak ala poztasuna eta barre algarak? Orain arte gisa jarraitzekotan amaitu ezazu bizitzaren sufrimendua eta bukatu nire bihotzetik ateratzen diren taupadekin eta nire begietatik irteten diren tantoekin, ez baitut nahi zu bezalako etorkizun zikoitz bateko zulotik jausi. Zugan konfiantza galdu dut –zure ekintzen *atarramendu- ez uste erraza izango denik berreskuratzea. Ez horixe. Konfiantzak, lausengu pare batek baino gehiago balio du.

Besterik gabe, saia zaitez zure ekintzak hausnartzen eta honela, zure barneko artaldea kontrolpean hartzea lortuko duzu -txakurrarekin ala txakurrik gabe- behingoz, axolagabekeriak alde batera utzita.

Adeitasunez,

Errua.

O.Arantzabal

Ekaitza bainuontzi batean