#etaorainzer?

El Paíseko goiko titularrak eta españolkeriaren bozeramale handi diren, Pedro J. Ramirez, Jimenez Losantos, Iñaki Ezkerra edo Román Cendoyaren haserreek, egoeraren dimentsioa erakusten digute. Bilduk Ezker Abertzaleak inoiz lorturiko emaitzarik onenak lortu ditu eta Aralarren bozak batuz gero lehen indarra da EAEn. Lehen indarra aurreko hauteskundeetatik 13.000 bozka hazi den EAJren aurretik. Nafarroan ere inoizko bozka abertzale gehien zenbatu dira 90.000tik gora. Denera Hego Euskal Herrian 701.238 bozka abertzale zenbatu dira. Harritzea eta poztea zilegi da ezta?

Erreflexio batzuk (Ahalik eta argien):

  • Patxi Lopezen PPSOE paktuak, lehen ere legitimitaterik ez zuenak, hondoa jo du. Lopezek twitterren jarri du “mezua ulertu” behar dutela. Erraza da lehendakari jauna: dimititu.
  • Espainiar Estatuak Ezker Abertzalearen 310.000 bozak kontuan izan beharko lituzke, eta aurrerapausoak ematen hasi behingoz. Gatazkaren oinarrietara jo. Alderdien mahai bat osatu eta autodeterminazioari bidea ireki. Euskaldunon erabakia errespetatu. (Interesgarria gaur Gabilondok egindako hausnarketa, hemen)
  • Parot doktrina bertan bera utzi behar da. Euskal presoen kaleratzea beharrezkoa da.
  • ETAk desagertu egin behar du. Euskal gizartearen mezua garbia izan da: soilik bide politikoetatik ekin behar da.
  • Aralarrek Bildun sartu beharko luke. (zauriak itxi udaletan hasita)
  • Bilduk NaBain sartu beharko luke.

Aldagai askok baldintzatuko dute etorkizuna. Konplexua da. Baina ilusio eta gogorik ez da falta lanerako, elkar ulertzeko eta ehunka mila bozka horiei erantzuteko. Pentsatzen jarrita egoera oso aldekoa da abertzaleontzat.

Eta ikusi beharko lurrikarak errepika duen. Eta zer nolakoa den hau Estatuko hauteskunde orokorretan (2012) zer nolakoa EAEko autonomikoetan (2013?).

Zail da asmatzen zer gertatuko den.

Zer iritzi duzu zuk?

Ekaitza bainuontzi batean

11 pentsamendu “#etaorainzer?”-ri buruz

  • […] irakurtzeko klikatu hemen. Bookmark It Hide Sites $$('div.d1752').each( function(e) { […]

  • denarekin ados, azkenarekin izan ezik. Nafarroan, EAEn bezela, bi indar abertzale egotea ona da, EAJri ere ez diogu eskatuko Bildun sar dadin eta alderantziz. Baina hori bai, elkarren arteko lankidetza eta errespetu osoz, jendeak aukera dezala dagokion proiektua (siglez haratago) eta aurrera.

    • Beste aukera hori da bai. Eta aldi honetan emaitza ikaragarri onak lortu dira bananduta joanda. Galdera da, zer emaitza lortuko genituzke batuta? Zer estrategia jarri behar dugu abian nafarroa “berreskuratzeko”?

  • Nik flipatu egiten dut. Inolaz ere ofenditu nahi gabe, baina zuri nondik datorkizu ba hainbeste alderdi eta erakunderi haineste gauza eskatzeko ahalmena edo indarra edo zilegitasuna edo denadelakoa? Eta gero seguru asko zure ‘eritzi apala’ ematen duzula esango duzu! Barkatu baina uste dut kontuzago ibili behar dela. Eta depaso: zein da zure paloa? Niri ez esan gero obserbadore independientea eta inpartziala zarenik. Gero PNVkoa edo Psoekoa edo PPkoa edo Aralarrekoa baldin bazara ba niri bost axola baina Bildukoa baldin bazara, 1- ezin duzu eskatu Bildu Nabai-n sartzea> Bildu indar emerjentea delako eta Nabai dekadentea! eta ezin duzu erakundea desagertzeko eskatu., Bildun bildu garenoi biltzen gaituena pribilegiatzen dugulako eta ez banatzen gaituena beraz txiton tio! ze ostia!

    • Hori. “Txiton tio! ze ostia”. Ondo zoaz horrela.
      Begira nik nire iritzia ematen dut beti. Eta nik eskatu edo proposatu nahi dudana proposa dezaket. Ados egongo zara ala ez.
      Aportatu zazu zerbait, ahal baduzu.

      • Sebas Iturriotz 2011-05-26 15:39

        Bat netorrek erabat hire iritziarekin baina… (beti dago baina bat) azken bi puntu horiek (Aralarrek Bildun sartu beharko luke/Bilduk NaBain sartu beharko luke) erruz kostako zaiguk aurrera ateratzea, askozaz ere errazago ekarriko dizkiagu presoak.

    • i.larrañaga 2011-05-27 21:49

      “Txiton tio!ze ostia!”, zuk bai utzi gaituzula flipatuta, hori da hori erresumina dariena zure hitzei. Zuk bere iritzia ixilarazi nahi duzu, hark ez du zure iruzkina ukitu ere egin. Argi dago.

    • Joe, tipo honi bazkariak gaizki egin dio ez? Aizu ta nor zara zu blogeroari esateko bere blogean zer idatzi dezakeen ta zer ze? Neuk be Bilduri bozkatu diot ta ez naiz haserretzen jendearen hausnarketak irakurrieran, are gehiago, batzuetan eskapatzen zaizkidan klabeak beste batzuei irakurtzea eskertzekoa da. Imanoltxo, hartzazu lasai ta hobeto ibiliko zara.

  • Ba nire ustez ere Nafarroan bi proiektu abertzale egotea ona da. Eta bihen arten lankidetza egongo balitz (PP_PSOE-ek beti egin eta egingo duten bezela) are hobekio!!

  • Ha!!
    eta Aralarrek E.A.E.en oso zaila daka bizirautea. Pena da! Pertsona oso kualifikatuak daudela uste baitut.

    Beste aldetik, abertzaleok dena alde dugula esatea gehietxo!! Hemendik 10 hilabetera Espainiako hautes dira, eta tamalez Abertzaleak etxean geratukodira eta Patriotak era masiboan bozkatzera joango dira. Eta orduan:

    -Lopez bere “legimitatea” berreskuratuko du.
    -Euskadi izango da %50 ta %50 abartzaleetaez abertzale.
    -Ta parabin paraban…ez inposatu…parabin paraban… betiko leloak,betikoegoera.

    Sarri arte!

  • “Aralarrek Bildun sartu beharko luke”, pixkat berandu, ez?

    Aralar ez bada Bildun sartu beraiek (zuek) nahi izan ez dutelako da. Uste zenuten hauteskundetara Aralar moduan aurkeztuta aurreko hauteskundeetan (Ezker Abertzalea legez kanporatua egon denetan) izandako “arrakasta” lortuko zenutela, eta argi ikusi da zer nolako babesa eman dizuen euskal gizarteak. Orain, makina bat zinegotzi eta diputatu galdu ondoren, eta hortik lortzen zenuten subentzioak amaitzear direnean, Bildun sartu nahi izatea oportunista delakoan nago.

    Oraindik ere zaila egiten zait sinistea tradizionalki sozialdemokrata izan den EA ezker abertzalearekin elkarlanean aritzea “Ezker Abertzale Berria”-k horri buruz ezer jakin nahi izan ez duen bitartean. Aintzane Ezenarro eta konpainiari ederki ikusi zaie “plumeroa”…