ETA zer?

Argi dago historiara pasako den data dela urriaren 20a, baina zergatik ez zuen espero (ge)nuen harrera izan?

Orain arte ez zait irten horren inguruan idaztea, ez nuen horrekiko erreakzio zehatz bat izan. Ez nintzen alaitu, ezta harrritu edota tristetu ere. Ezertxo ere ez nuen sentitu.

Ez zait sekula egun hori ahaztuko. Hizkuntza Eskolan egon nintzen ingelerako klaseak jasotzen arratsaldeko 7.30ak arte. Handik irten, bi lagunekin batu eta Deustuko Herrikora joan nintzen zerbait hartzera. Atera hurbildu bezain laster nire harridura handiagotzen joan zen. Herriko batetan Zapatero ikusten zeuden!?!?!? Nola liteke?

Baina bertan klasekide bat aurkitu eta harridura axolagabetasun bilakatu zitzaidan. Isiltasunezko momentu bat sortu zen gure artean, inork ez zuen ezer esaten. Taberna guztia zegoen telebistari so. Ez zuen inortxok ere sentimendurik adierazten, ezta aurpegien bidez ere…Halako batean, 1000 politikariren adierazpenak entzun ostean, athleticken partidua jarri eta orduan hasi ziren sentimenduak irteten.

Ez dakit nola definitu sentimendu-gabetasun hori. Ez dakit ETAk armak uzten zituela ezin sinetsi izanaren, ez sinetsi nahiaren edo sinistu ezaren erreakzioa izan bazen. Ez dakit zergatik, baina nik oraindik ez dut horrekiko sentimendurik aurkitu nigan. Sentimendu gehiago iradoki nituen partidua ikusi eta kalimotxoa edan bitartean.

ETAren adierazpen hori asimilatu ez dudalako edo izango da…

Oroitzen naiz txikitan ETAren pintada bat ikusi eta zelako izua sartzen zitzaidan barrenean. Niretzako gai “tabu” bat bezala zenean, hor zegoena baina niregan lekurik edo zentzurik hartzen ez zuena. Baina piskanaka izu hori galtzen joan eta bere alde batzuekin adosten hasi nintzen, baina sekula ez jendea hiltzearena. Momentu honetan berriz, behin ETAk armak utzita, haien pintada bat ikusi eta ez zait ezer pizten nire barnean, sentsaio gabetasun sentsazio baino ez…

Iraitz Madariaga

TXO !! - Kazetaria ikasketaz eta sare sozialetan espezializatua pasioz. Ez dut arrain gehiagorik izan, denak hiltzen zaizkit, orain jatera mugatzen naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude