Eta bakea

Eta bakea –

Eta bakea

Ezaguera dudanetik, eta badira urte batzuk, ari gara hemen Nafarroa goiti eta beheiti. Nafarroa nolakoa den eta nolakoa ez den. Nafarroa zer izan den eta zer ez den izan. Nafarroak zer izan behar duen eta zer ez duen izan behar. Nafarroa noraino izan den, noraino den, noraino izanen den. Berrogei urte, gure artean mokokan. Berrogei urte, ingurukoekin eztabaidan. Berrogei urte, Madrilekin kalapitan. Konstituzioa dela. Amejoramendua dela. Historia dela. Banderak direla. Zer gara? Nafarrak eta aldi berean espainolak? Nafarrak, baina euskaldunak. Nafarrak, espainolak eta euskaldunak, guztiak batera? Nafarrak, bertzerik ez? A ze nekea, ze asperdura. Hau latza nafarra izatea. Hau kondena. Hau madarikazioa. Ez da, ordea, mila urte irauten duen gaitzik. Jaun-andreak, berri on bat ematera heldu natzaizue. Liskarra akitzeko puntuan dago. Finitzeko bezperan. Amaitzeko zorian. Bukatzear. Nafarrik izanen ez delako, edo nafar bakarrek ama atzerritarra edo Opuskoa izanen dutelako. Gaur jakin dugu: heriotzak jaiotzak baino gehiago dira jadanik gure Foru Komunitatean.

Lortu dugu, hondarrean. A ze bakea emanen dugun!

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2018ko abenduaren 12koa]

Eta bakea
Demografia, Eta bakea, heriotz tasa, heriotza, jaiotza, jaiotze tasa, nafarroa
Aingeru Epaltza

Iruñekoa, malgré moi, idazlea,iritzi-emailea.

16 pentsamendu “Eta bakea”-ri buruz

  • Beñat Castorene
    Beñat Castorene 2018-12-17 08:24

    Esplikaziorik baduzu?

  • euskaldun bat 2018-12-17 16:53

    Baina lasai, Aingeru. Etorkinekin dena egina dago, ez dakit zergatik arduratzen zaren. Hor ikusten da fatxa baten pentsamoldea duzula. Ez al duzu oraindik ikasi? Niri aspaldi erakutsi zidaten ZUZEUn bertan, editorearengandik hasita: arazoa ez omen da etorkinak bai ala ez, beheko klase guztia biktimak omen gara, goiko botere horiek omen dira eraitsi beharreko etsaiak. Goiko botere horiek eraitsiz gero, umeak perretxikoak bezala aterako dira, Aingeru, egin kasu behingoagatik. Umeak ugari eta gainera denek euskaraz hitz egingo dute, izan etorkin ala ez. Goiko elite zapaltzaile horiek eraitsi behar dira.

  • Feminismoaren garaipena!!!
    Heteropatriarkatu ustela Nafarroarekin batera desagertuko da!
    Gora !!!

  • Kezkagarria gai honen gainean azken astean irakurri dudan artikulu bakarra hau izatea. Tonu horrekin badirudi bost axola diola idazleari hondamendi honek. Edo afera demografikoa serio hartzen dugu, edo 50 urtean ez da Euskal Herririk egongo

  • Beñat Castorene
    Beñat Castorene 2018-12-17 18:08

    Mikelats, ez banaiz makur, idazleak badu axola, asko gainera. Horrela hitz egiten du atsegabez, erresuminez edo despitez…
    Nik horrela ulertu nuen behintzat.

  • Beñat Castorene
    Beñat Castorene 2018-12-18 08:50

    Denek aipatzen duzuen muturreko tendentzia ideologiko hori, inportantea izanikan ere, ez daiteke arrazoi bakarra edo nausia izan.
    Iparraldean ez du (oraindik) horrenbeste eragin eta alta demografia ez dateke askoz hobea euskaldunen artean. Jakin behar da gainera gazte askok herritik alde egin behar dutela. Pairatzen dugun inbasioak demografiaren arazoa ezkutatzen du biztanlegoa haunditzen da eta
    Demografia bizimodu kontua dateke gehiago, bi bikoteek denbora berean lan egin beharra, etxebizitza eskasa, bidai turistikoen kontsumo frenetikoa, hedonismoa, bikoteen ezegonkortasuna…
    Gero ba omen da ere alde misteriotsu eta ulergaitz bat. Iduritzen zait gogoratzea Alfred Sauvy demografo ospetsuak horrela zioela.

  • Bimodu eta bizi-ikuspegi modernoaren ajearen adierazpena da Euskal Herriaren itzaltzea, Beñat zuk diozun moduan (nahiz ta ez hitz berdinekin). Beste era batean, badirudi Euskal Herria ez dela inperialismoaren kolpez hilko, baizik eta inuzenteki irentsiriko pozoi ideologikoz kutsaturik. Eta ez gara gutxi bizi-ikuspegi tradizionalaren zentzuaren jabe egin garenak panorama horren aurrean. Alegia, orain ulertzen dugu Jainkoa, aberria, leinua eta familia gisako balio goren eta traszendenteek zuten egitekoa, besteen artean, herri baten biziraupena bermatzeko. Tamalez, zenbaitzuk horretaz jabetzen hasiak bagara ere, beranduegi dela esango nuke Euskal Herria sendatzeko, horrenbeste kolpe eta pozoi irenstera behartua izan ondoren. Nabari da kontent eta eroso dabiltzala komiternaren euskal delegatuak euren liburuska eta txioak alaiki argitaratzen, jakin badakite-eta irabazleen bandoan daudela. Horiek ez dira atsekabetuko euskaldunon endekapenaz, ez, horretaz elikatzen baitira.

  • Egiaren Hitza 2018-12-18 21:34

    Ez izan balore osasuntsuak aberriagatik, egizu zuregatik.

    Esan EZ degenerazioari.

  • Egiaren Hitza 2018-12-18 22:12

    Ideologiak gorabera, gure etorkizuna nolakoa den jakin nahi baduzu, lagun, irakurri zertxobait indarrean dagoen Kalergi Planari buruz. Eta esan ea progrekeria multietnikoa langile klasearen kide den orain!

  • Beñat Castorene
    Beñat Castorene 2018-12-18 22:16

    “Egiaren hitza” jauna, egia erraiteko nik ez zaitut untsa ulertzen. Esplika zinezake gehiago mesedez?
    Oier, endekapenari erresistitzea zaila baldinbada Herri osoaren mailan, piskabat umil izanez gero badakigu maila pertsonalean ere oso mugatuak garela.
    Orduan ez ote gara berriro konklusio berera iristen?
    alegia, antolatu behar direla neurri arrazoizko komunitateak nun elgarrekin borroka daitekeen bizi duin bat eremaiteko, eta umeak berriro sor daitezen mundu gizatiarrago batean.

  • Honen harira, nik amestu dut edo ZUZEUN norbaitek argitaratu zuen orain dela gutxi etorkinak eta euskara dela eta agertu ziren pintaketaren idatzi bat. Ze egia bada minutu gutxitan ezabatu zuten. Htola bada, mesedez berriro argitaratu ze oso interesgarria iruditu zitzaidan

  • euskaldun bat 2018-12-19 19:01

    prez, bai egia da artikulu hura kendu zutela, nik irakurri nuen baina berehala desagertu zen. Ni kexatu nintzen baina jada ohituak gaude horrelakoekin eta jendea ez da aztoratzen.

  • Ba guztiz tamalgarria. Zuzeu oso tresna garrantsitzua izan daiteke analisi eta erreflexioarentzat. Etorkinak euskal nortasunean duten eta izango duten eragina ezin da izkutatu, errealitate bat da. Eta ZUZEUK eztabaida eta analisia ezabatu nahi badu oker dabil.

  • Juan Inazio Hartsuaga

    Gure auzunean bada familia bat zazpi ume hazi dituena. Aita, langile soila, erretiroaren atarian, ama, ni baino gazteagoa, etxetik kanpo ere han eta hemen lana aurkitzen lortzen duen emakume saiatua. Kaletik iztulita, batzuk lantokitik eta besteak eskolatik, baserriko lanetan lagundu gero. Ez Adidasik, ez Errealeko ez dakit noren kamisetarik, …. ezta lotsik ere bizimodu soil horretan bizitzeagatik. Txorakeria gutxi. Nork du adorerik bide horretan sartzeko? Erruak susrsumkordari egotzizaleak ez noski.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude