Esperantzak…

Gaurkoan desesperazioan jausita nago. Azterketak direla eta makina dilema; ikasi behar hori, azken larrialdi hori. Gaur amaitu da su eten “iraunkorra”. Gaur eguzkia indarrez atera da, ni kontsolatzeko edo…

Esperantzak baditut dena garbi ateratzeko, dena gainditzeko. Eta esperantzak dauden bitartean… Ikasi dudala behintzat ezin ukatu. Bizitzaren inguruan batez ere. Biologia bizitzaren zientzia da.

Esperantzak galtzen hasia naiz politikoengan, ETArengan, eta Aita santuarengan. Ez dute esperantzarik merezi, baina herritarrok tonto kuadrila bat gara eta beti eduki ohi dugu esperantzarik. Onena guztiak existituko ez balira bezala egitea litzateke, horrela duten “garrantzia” hori galduko lukete.

Gaurkoa desesperazioan jausita nago.

Oier

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude