“Eskisita” da hitza

Barkatu amesteagatik –

Aspaldi galdu genuen gure auzoetan bizitzeko esperantza. Nik eta nire ingurukoek behintzat. Aspaldi hasi ginen gure etorkizunarekin bromak egiten, batzuetan errazagoa delako gauzak umorez hartzea negarrari aurre egitea baino.

Barkatu amesteagatik

Baina amore emate horren atzean bazen utopia ameslari zantzu bat. Denoi gustatzen zaigulako amestea. Beno, ba utopia ameslari hori desagertu da alkatearen azken hitzekin. Oso argi dugu hiri honetan bizitzea ezinezkoa dela. Ez da ezer berria. Oso mentalizatuta gaude, lasai. Baina gauza bat da gu, hiritar gazteak mentalizatzea urte batzuk barru etorriko den paretaren aurkako kolpea arintzeko asmoz eta beste gauza bat da horren erantzule den eta hori aldatu dezakeen pertsona, erakunde, alderdi edo erakunde batek hori esatea. Eta lasai ederrean gainera. Ez gara inoiz izan prioritate, ez gara inoiz izango. Ez naiz gazteen kolektiboaz soilik ari, horiek ilarako azkenak gara, ohitu gara, hori da okerrena. Hiritarrez ari naiz. Hiri, herri bat hiritar edo herritarrek egiten dute hiri edo herri. Martxa honetan, hiria hiritar gabe geldituko da. Baina berdin du. Azken urteetan sortutako 45 hotelek eta ehundaka pixu turistikok jarriko dute giro pixkat gure partez. 

Noizbehinka etorriko gara, “hara, hor elkartzen ginen”, “hor poteatzen genuen”, “gogoratzen behin kale horretan gertatutakoaz?”, “hor ikasi nuen”, “hor hezi nintzen”,“hor bizi nintzen”. “Hara, zer da hau? Ah begira, hotel berri bat”, “ui eta hori zer da? Ah begira saltoki gune berri bat hiri erdian”, “ai begira denda guztiak kanpoko 3 aberatsenak”, “Hara, Bellas Artes zena begira zer den orain, kuriosoa…”,“hor lehen ez zegoen ikastola bat?”, “ba orain ez”.

Ze “dramas”, ez esajeratu pentsatuko duzu. “Eskisita” da hitza. Besterik gabe errealitate oso hurbil baten aurreikuspen hipotetiko bat egin nahi nuen. Ez hain hipotetikoa agian. Kosziente naiz pribilejiatu hutsa naizela hiri honetan hazteagatik Eta ei, sentitzen dut hezitako hirian bizi nahi izateagatik. Uste dut normala dela. Barkatu amesteagatik. Nire inguruko lagunek lortu ohi dute. Eta herri horietan ere armarri erabilitako demandaren arazo famatua dute. Baina laguntzak ere. Asko. Behintzat egin saiatzen ari zaretela edo interesatzen zaizuela. Ez bota hain erraz.

Agur Antiguo, plazerra izan da.

Barkatu amesteagatik

ZUZEUko erredakzio kide

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude